Etorkizuneko hidrogenoa

    Balio-kate lehiakorra, segurua eta jasangarria 

    Teknologia, lehiakortasuna, eskalagarritasuna eta jasangarritasuna

    Hidrogenoaren balio-katea garatzeko, beharrezkoa da lehiakortasuna teknologia aurreratuen bidez indartzea

    Hidrogenoaren arloan, etorkizuneko hidrogenoaren balio-katea garatzeko erronka dugu, lehiakorra, segurua eta jasangarria izan dadin.

    Erronka horri aurre egiteko, hidrogenoarekin lotutako teknologien eskalatze-prozesua bizkortzen dugu, industrian modu masiboan ezartzeko. Horri esker, berrikuntzaren arloko merkatua iristen ez den tokiraino iritsiko gara eta teknologia aurreratuen bidez lehiakortasuna sustatuko dugu. Halaber, garapen berriak sortuko ditugu, kalitatezko enplegua eta enpresa-sare sendoa sortzeko.  

    Eindhoveneko Unibertsitatearekin lankidetzan, mintz-erreaktoreko teknologia berritzaile bat garatu dugu hidrogenoa ekoizteko eta arazteko.

    Teknologia horri esker, H2SITE startup-a sortu da, gaur egun 60 pertsona baino gehiago enplegatzen dituena eta azken finantzatze-txandan 36 milioi euro biltzea lortu duena. Zientziaren eta enpresaren arteko lankidetzaren bidez ezagutza inpaktu handiko soluzio industrial bihurtu daitekeela erakusten duen adibide nabarmena da hori. 

    AEM elektrolisi-teknologia da elektrolizagailuen belaunaldi berria. Haren alde egiten dugu, eta gure asmoa da datozen urteetan industrian teknologia hori garatzea, eskalatzea eta ezartzea.

    Erreaktore elektrifikatuek ere zeregin garrantzitsua izango dute molekula berriztagarriak sortzeko, hala nola metanola, amoniakoa eta erregai sintetikoak. 

    Bestalde, funtsezko faktoreak izango dira, hidrogenoaren teknologien inplementazio industrial efikaza lortzeko, hidrogenoaren eta haren deribatuen instalazioen diseinu optimoa, prozesuen areagotzea, materialen hautaketa egokia eta segurtasunaren bermea. Arlo horiek, proiektuen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zehazteaz gain, funtsezkoak izango dira ingurune industrialean eskalagarritasuna, jasangarritasuna eta onarpena ziurtatzeko. 

    Eta, azkenik, datozen urteetan, hidrogenoaren azken erabilerak baliozkotzeko gero eta kasu gehiago ikusiko ditugu industria-sektoreetan (altzairutegiak, ongarriak, kimika, findegiak, etab.) eta mugikortasunean (batez ere, astuna).

    Imagen de una persona con equipamiento EPI manejando hidrógeno

    Hidrogenoari buruzko informazio deskargagarria

    Dos operarios controlan la cadena de valor de hidrógeno de TECNALIA