NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Zinemaldia & Technology 2018

2018.09.23

Tokia: TABAKALERA, Patio Aretoa, Donostia
Data: 2018.09.23
Ordutegia: De 10:00 a 14:30 horas
Iraupena: 4 ordu eta erdi
Antolatzailea: Zinemaldia, Petronor, Tabakalera eta TECNALIA
Prezioa: Doan
Ana Diaz De Zugazua Salazar
ana.diazdezugazua@tecnalia.com

Donostiako Zinemaldiarekin, Petronorrekin eta Tabakalerarekin batera antolatu dugu "Zinemaldia & Technology 2018" topagunea, teknologia berriek ikus-entzunezkoen sektoreak duten eragina aztertzeko, sorkuntza- eta kultura-industriak digitalizatzen ari diren honetan.

Juan Antonio Bayona zinema-zuzendari ospetsuak inauguratuko du ekitaldia. Bayonak zuzenduak dira, besteak beste, El orfanato (2007), Lo imposible (2012), Un monstruo viene a verme (2016) eta Jurassic Park sagako azken filma, Jurassic World: El reino caído.

Ondoren, zinemaren alorrean teknologia txertatzeko sektore pribatuaren eta publikoaren artean egiten den elkarlanari buruz hitz egingo dute zenbait lagunek. Erakunde publikoetako eta elkarte pribatuetako adituak jardungo dira gai horretaz, bakoitza bere ikuspegitik.

Bestalde, jardunaldira inguratzen direnek bertatik bertara ikusiko dituzte zinema-munduko sorkuntza- zein negozio-alorretako azken aurrerapen teknologikoak eta aukerak. Gai hauetaz mintzatuko dira hainbat teknologiatako zenbait aditu eta haiek aplikatu dituzten enpresetako zenbait ordezkari: 

  • Bloke-kateak eta DRM: aldatu ezin diren datu-base deszentralizatuak, banaketa eta eskubideen eta baimenen kudeaketa erabat aldaraziko dutenak.
  • Errealitate birtuala eta errealitate mistoa: ikusle pasiboa ikusle aktibo bihurtzen dute, eta esperientzia berri batean murgiltzen.
  • Neuromarketina: garunak kanpoko zenbait estimuluri nola erantzuten dien aztertzen du, eta ikusleari emozio jakin batzuk eragitearren gidoiak eta eszenak "fintzeko" aukera ematen zuzendariei eta gidoilariei.  
  • Hizkuntzaren teknologia berriak: azpititulazioko eta itzulpen eleaniztuneko tresnetarako teknika aurreratuak garatzen dituzte. 

Aurkezpen horien osagarri, zenbait erakustaldi egingo dira networking-eremu batean, eta hor amaituko da zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topaketa.

NORENTZAT DA?

Hauentzat da jardunaldia: teknologoentzako, zinegileentzako, industria zinematografikoko profesionalentzako, eta sektore horretan teknologia txertatu nahi duten eragile publiko eta pribatuentzako.

PROGRAMA

OrdutegiaGaia
10:00 Ongietorria eta aurkezpena
10:05 Hasiera
► José Luis Rebordinos - Zinemaldiaren Zuzendaria
► Iñaki San Sebastián, TECNALIAko CEOa
► Emiliano López Atxurra - Petronorreko Presidentea
► Edurne Ormazabal - Tabakalerako Zuzendari Orokorra

 

10:20 Juan Antonio Bayonaren hitzaldia
11:00 Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-panela: sektore pribatuaren ikuspegia
► Alex Lafuente - BTeam Pictures SLren sortzaileetakoa
► Fran Valmaña - EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterreko zuzendaria
► Leire Apellániz - Donostiako ZINEMALDIAren sail teknikoaren arduraduna
► Thierry Baujard - NEM Initiativeko zuzendaritza-batzordeko kidea
11:45 Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-panela: sektore publikoaren ikuspegia
► Lucía Recalde - Europako Batzordearen MEDIA-DG Connect Europa Sortzailea Unitatearen burua
► Borja Álvarez - Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Industria Kulturalen eta Mezenasgoaren zuzendariorde nagusia
► Joxean Muñoz - Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordea
► Ainhoa Aizpuru - Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua Gipuzkoako Foru Aldundia
12:30 Blockchain eta DRM teknologiak
► Óscar Lage - TECNALIAko zibersegurtasunaren arduraduna
12:40 Errealitate mistoaren esperientzia
► Diego Sagasti - TECNALIAko errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren teknologiako aditua, eta Pako Ruiz, SONORA ESTUDIOS enpresakoa
12:50 Neuroteknologia eta neuromarketina
► Ander Ramos eta Sara Sillaurren - TECNALIAko ikertzaileak, BITBRAIN enpresako zenbait ordezkarirekin
13:00 Hizkuntzaren teknologiak
► Arantza del Pozo - VICOMTECHeko hizketaren eta hizkuntza naturalaren teknologien zuzendaria,José Luis Blancorekin EiTBko programazio zuzendaria

 

13:10 Ondorioak eta amaiera
13:20 Erakusketa, networkinga eta pintxoak
14:00 Amaiera

 

Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-panela: sektore publikoaren ikuspegia

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Jardunaldia doakoa da, leku guztiak bete arte.

Antolatzaileek bidaliko dizute jardunaldirako behar den akreditazioa. Horretarako, inprimaki hau bete behar duzu.

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: