Sare elektrikoen digitalizazioa eta hibridazioa

    Utilityei eta haien hornitzaile teknologikoei helburu klimatikoak lortzen lagunduko dieten balio-proposamenak

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau, eta TECNALIAko langile batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu

    Banaketa- eta garraio-sareen digitalizazioa

    Helburu klimatikoak lortzea lankidetzan heldu beharreko erronka da

    Helburu klimatikoak lortzeko, ezinbestekoa da datozen 25 urteetan munduan gaur egun dagoen sare elektrikoen bolumenaren baliokidea eraikitzea. Horrek esan nahi du ia hirukoiztu egin behar dela sare elektrikoetan urtero egiten den inbertsioa, edo, bestela esanda, berriztagarrietan inbertitzen dugun euro bakoitzeko 1 € inbertitu behar dela sare elektrikoetan. 

    Gure asmoa da utilityei eta haien hornitzaile teknologikoei laguntzea erronka horri aurre egiteko teknologiarik eraginkorrenak garatzen eta ezartzen. Horretarako, sareen digitalizazioarekin lotutako balio-proposamenak egin nahi ditugu, bai eta korronte zuzeneko banaketa- eta garraio-sareen sarrera indartsuarekin lotutakoak ere.

    Azpiegiturak hobetzen eta neutraltasun-konpromisora hurbiltzen lagunduko duen balio-proposamen orok enpresari ez ezik, gizarte osoari ekarriko dio onura. Besteak beste, berrikuntza hauek nabarmentzen ditugu:

    • BATTWIN, bateria elektrikoen biki digitala: bateriaren zahartzea ebaluatzeko aukera ematen du; hartara, bateriaren balio-bizitza kalkulatu eta erabilera arrazionalizatu daiteke. 
    • Energia-eskariaren eta -sorkuntzaren eredu prospektibo geoerreferentziatuak, energia-eskaria elikatzeko zer sare mota eta noiz beharko ditugun identifikatzeko. 
    • SW tresnak, energia-sorkuntza banatutik eta eskaritik lor dezakegun malgutasuna kudeatzeko, eta sarerako aprobetxamendua optimizatzeko.
    • Azpiestazioetan eta sare elektrikoetan zibersegurtasun-arriskuak aurreikusteko eta zibererasoetatik babesteko soluzioak 

    Eremu digitalean, sare elektrikoko operazioen eraginkortasuna areagotzeko gai diren aplikazioek izango dute protagonismoa. Biki digitalez, edge computingez, Gauzen Internetez, robotikaz, gizakiaren eta makinaren arteko interakzio aurreratuaz eta nola ez, zibersegurtasunaz eta IAk prozesu guztietan duen inplikazioaz ari gara. 

    Halaber, arreta handiagoa jarriko diogu sarearen plangintzari; izan ere, ikuspegiak holistikoagoa izan behar du, eta ziurgabetasun-maila handiagoa txertatu behar da, besteak beste, industriaren eta garraioaren sektoreek deskarbonizatzeko behar duten bilakaera teknologikoaren arabera.

    Eta, azkenik, ez ditugu ahaztu behar teknologiarik elektroteknikoenak, ezinbestekoak izaten jarraituko baitute sareei erresilientzia eta segurtasuna emateko: potentzia-elektronika, grid-forming inbertsoreen hedapen zabalarekin; biltegiratze elektrikoaren txertaketa sareen kudeaketan, eta DC eta AC sareen arteko hibridazioa tentsio-maila desberdinetan.

    Sare elektrikoen digitalizazioari eta hibridazioari buruzko informazio deskargagarria

    Deskargatu dokumentua, eta bete ondorengo formularioa

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau, eta TECNALIAko langile batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu