Laborategi-zerbitzua

Funtzionaltasunaren saiakuntzak sare elektriko adimendunetako ekipamenduentzat

Ensayos de funcionalidad a equipos de las redes eléctricas inteligentes

Funtzionaltasunaren saiakuntzak egiten ditugu sare elektriko adimendunetako (smart grid) ekipamenduetan, bezeroaren eskakizun funtzionalak betetzen direla ziurtatzeko. Espezifikazioak eta eskakizunak, ekipamenduen funtzionaltasuna egiaztatzeko testak (testbookak) eta sare elektriko adimendunetako ekipamenduen funtzionaltasuna egiaztatzeko plataformak garatzen ditugu.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Funtzionaltasunaren saiakuntzak.
  • Araudia eta bezeroaren eskakizunak betetzen direla ziurtatzen duten funtzionaltasun-espezifikazioak eta eskakizunak lantzen ditugu.
  • Testak (testbookak) garatzen ditugu ekipamenduen funtzionaltasuna egiaztatzeko.
  • Saiakuntza-plataformak garatzen ditugu.

Ebaluatutako produktuak:

  • CT ekipamenduak: OCRa, RTUa, kontzentragailuak, gainbegiraleak, kargagailuak.
  • Azpiestazio-ekipamenduak: babes-erreleak, HMIa, gateways, switch.

Saiakuntza hauek egiten ditugu:

  • Funtzionaltasunaren saiakuntzak, elektrizitate-konpainiek zehaztutako eskakizun funtzionalak betetzen direla ziurtatzeko.
  • UCAlug-ek ziurtatutako IEC 61850 protokolo-saiakuntzak.
  • Web services saiakuntzak.
  • Sarearen errendimenduaren eta komunikazioen saiakuntzak.
  • Doitasun-saiakuntzak.

Instalazio eta ekipamendu hauek ditugu:

  • TECNALIAk garatutako tresna automatikoak, scriptetan oinarritzen direnak, modularrak eta erabilerrazak.
  • Tentsio- eta korronte-iturriak.
  • Komunikazio-modemak.

Onurak:

  • Fabrikatzaileei aukera ematen die helburuko kokapenean jarritako ekipamenduek funtzionaltasun-eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzeko, eta horrek helburuko kokapenean bizkor hedatzen laguntzen du.
  • Elektrizitate-konpainiei laguntzen diete beren funtzionaltasun-eskakizunak zehazten eta ekipamenduek behar diren eskakizun-funtzionaltasunak betetzen dituztela ziurtatzeko aukera ematen duten saiakuntza-tresna batzuk sortzen.
  • Fabrikatzaileei eta elektrizitate-konpainiei laguntzea.

Nori zuzendua

  • Protokoloa inplementatzen duten gailu- eta SCADA-fabrikatzaileak
  • Teknologia-hornitzaileak.
  • Sareko utilitate eta operadoreak.
  • Zerbitzu teknologikoen eta <i>outsourcing</i>eko enpresak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Iberdrola
Iberdrolak aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Naturgy
Naturgyk aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
EDP
EDP-k aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Saudi Electricity Company
Saudi Electricity Companyk aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Ikusi gehiago
Catálogo de servicios en protocolos y datos

Kontagailu adimendunetarako zerbitzuen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa