Kanpoko laborategi akreditatu batekin batera, eraikuntzako produktuek sortzen dituzten konposatu organiko lurrunkorren (KOL) emisioak zehazteko behar diren saiakuntzak egiten ditugu.

Abangoardiako ekipamendua daukagu konposatu organiko lurrunkorren (KOL) emisioak zehazteko behar diren saiakuntzak egiteko, baita langile tekniko gaituak ere, produktuaren eta merkatu potentzialaren arabera irtenbiderik onenari eta marka jartzeari buruzko aholkuak emateko. Frantzian, Belgikan eta Alemanian, ezinbestekoa da saiakuntza-mota hori barne-inguruneetan erabiltzeko edozein produktu merkaturatzeko produktu bakoitzari bere KOL-emisioen araberako etiketa jarri behar baitzaio. Saiakuntza horiek, produktuaren irudia indartzeaz gainera, hura merkatuan sartzea errazten dute, baita kontsumitzailearen konfiantza hobetu ere. LEED puntuak lortzeko ere ebaluatzen ditugu produktuak konposatu lurrunkorren edukiaren eta emisioen arabera.

Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia

Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Accédez à nos catalogues de vulgarisation scientifique, de produits, de services et de technologies. Notre objectif principal est de transformer les connaissances scientifiques en innovations et en solutions technologiques ayant un impact économique et social.