Korrosioaren ebaluazioa eta haren aurkako babesa

    Aurrekontua eskatu

    Materialak eta babes-teknikak hautatzea zerbitzu-kondizio industrial agresiboetan portaera hobea izan dezaten.

    Evaluación y protección contra la corrosión

    Eskaintzen ditugun zerbitzuetan artean daude tokiko bertako eta laborategiko kondizioetan egindako azterketak, higadura-saiakuntzak, ikusketa eta segimendua, hutsegite-analisia eta korrosioari buruzko ikerketa. Saiakuntza eta azterketa hauek egiten ditugu:

    • Korrosioari buruzko saiakuntza orokorrak
    • Petrolioaren eta gasaren industriarako korrosio-saiakuntzak: SSC, SCC, HIC…
    • Azterketa elektrokimikoak eta aplikazioak
    • Zahartze azeleratuko saiakuntzak
    • Hutsegite-analisia eta korrosioaren ikuskapena
    • Estalduren laborategiko saiakuntzak
    • Saiakuntzak tenperatura eta presio altuetan
    • Arauaren araberako eta aldatutako saiakuntzak ISO, ASTM, NACE eta beste arau batzuetarako

    Barruko eta kanpoko kondizioetako esposizioarekin lan egiten dugu gure instalazioetan. Horretarako, baliabide hauek ditugu:

    • Laborategi flotatzaile bat, itsaso zabaleko esposizio errealerako: HarshLab1.0.
    • Biofoulingerako esposiziorako tokia.
    • Esposizio atmosferikorako tokia.

    IR Corrosion enpresarekin batera, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

    • Ingeniaritza eta aholkularitza: babes katodikoko sistemak diseinatu eta martxan jartzea, eta lurzoruaren erresistibitatearen inguruko azterketak.
    • Produktu eta materialen hornikuntza.
    • Ikuskapena eta mantentze-lanak: babes katodikoko irtenbide egokienaren analisia eta ebaluazioa, eta instalatutako sistemen aldizkako zaintza eta mantentze-lanak.

    Nori zuzendua

    • Petrolioaren eta gasaren industria
    • Osagaien fabrikatzaileak
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa
    • Estalduren fabrikatzaileak

    Ziurtagiriak eta akreditazioak

    Coating Inspector NACE CIP-1

    NACE CIP-1 estaldura-ikuskatzailea

    FROSIO Inspector

    Gainazal-tratamenduen ikuskatzailea (FROSIO eskema)

    ASTM certification program for coating selection

    Estaldura-hautaketarako ASTM ziurtatze-programa

    ENAC

    ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)

    NADCAP MTL accreditation for Materials Testing

    Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa

    AIRBUS authorized Laboratory for Surface Treatment

    Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia

    Erlazionatutako katalogoa

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.