Lurpeko eta urpeko instalazio berrietan HV kableak martxan jartzeko saiakuntzak, gure Maiztasun Aldakorreko WRV 80/260 Sistema Erresonatzailearekin.

Ezagutza eta eskarmentu handia daukagu ekipamendu elektrikoen deskarga partzialak neurtzen eta interpretatzen, nola laborategian, hala tokian bertan. 2005. urteaz geroztik eskaintzen dugu zerbitzu hori, eta Espainiako, Portugaleko, Frantziako, Italiako, Austriako, Holandako, Alemaniako, Poloniako eta Kolonbiako 700 zirkuitu trifasikotan baino gehiagotan egin ditugu saiakuntzak. Zerbitzuz kanpoko (offline) saiakuntzen irismena
Martxan (online) egiten diren saiakuntzen irismena
WRV 80/260 T motako maiztasun aldakorreko sistema erresonatzailearen ezaugarriak
Nazioarteko aliantzak egiten ditugu, elkarrekin konektatutako zenbait sistema erresonatzaile erabili behar dituzten proiektuentzat (gutxi gorabehera 12 km-tik gorako luzera duten kableak).

Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.