Medikamentuen garapen galenikoa

    Aurrekontua eskatu

    Forma farmazeutikoen garapen galenikoa egiten dugu, bezeroaren beharretara eta medikamentuaren eskakizunetara egokituta.

    Desarrollo galénico de medicamentos

    Garapen galenikoa garapen farmazeutikoaren hasierako fasea da, funtsezkoa, eta pauso hauek egiten dira:

    • Aurreformulazio-azterketak.
    • Medikamentu berritzaile eta generiko eta salmenta librekoen (OTC) garapen galenikoa.
    • Medikamentuak emateko modu berrien diseinu eta garapen galenikoa.
    • API edo printzipio aktiboen eta eszipienteen bateragarritasun-azterketak.
    • Fabrikazio-prozesuen diseinua.
    • Teknologia-transferentzia.
    • Adituen txostenak.
    • Patenteen azterketa.

    Jarraian zehazten diren instalazio eta ekipamenduak ditugu gure garapenetarako: Solidoak:

    • Konprimatzeko makina birakaria eta eszentrikoa.
    • V erako eta abiadura handiko nahasgailuak.
    • Pikorkatzeko makina.
    • Ohantze fluidizatua.
    • Estaldura-ontzia.
    • Kapsulagailua.
    • Estrusio-/esferonizazio-makina.
    • Esprai-lehorgailua.
    • Liofilizagailua.
    • Boluminometroa.
    • Rotolaba.

     Likidoak eta erdisolidoak:

    • Pala-irabiagailua.
    • Ultra-Turrax homogeneizagailua.
    • Errota koloidala.
    • Erreometroa.
    • Biskosimetroa.
    • Osmometroa.

    Kontrol-ekipamenduak:

    • Balantza analitiko eta hezetasunekoak.
    • Gogortasun-neurgailua.
    • Friabilometroa.
    • Disgregagailua.
    • Disoluzio-testerako ekipamendua eta frakzio-kolektorea.
    • Laser izpien difrakzioan oinarritutako azterketa granulometrikoko ekipamendua eta Coulterra.

    Beste ekipamendu batzuk:

    • Segurtasun biologikoko kabina.
    • Ekorketako kalorimetria diferentziala (DSC).
    • Blister-makina.
    Nori zuzendua
    • Laborategi farmazeutikoak.

    Ziurtagiriak eta akreditazioak

    AEMPS

    Garapen Farmazeutikoko Laborategia Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauetan (NCFak): Giza erabilerako botiken eta ikertzen ari diren botiken kalitate fisiko-kimikoaren kontrola

    AEMPS

    Fabrikazio-instalazioa Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauen (NCFak) arabera: Giza erabilerako botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa, psikotropoak eta estupefazienteak barne / Ikertzen ari diren botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa

    ISO 13485

    Botikak fabrikatzeko instalazioak medikuntzako gailuen industriako kalitate-kudeaketaren ISO 13485 ziurtagiria du.

    Erlazionatutako katalogoa

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.