Laborategi-zerbitzua

Medikamentuen kontratupeko fabrikazioa - Laboratorium Sanitatis

Fabricación bajo contrato de Medicamentos - Laboratorium Sanitatis

Medikamentuak neurrira fabrikatzeko bereziki prestatutako instalazio bat dugu, eta, azpiegitura berritzaile bati esker, teknologia-transferentzia bizkor eta eraginkortasunez egitea bermatzen dugu.

Laboratorium Sanitatis by Tecnalia fabrikazio-instalaziotik (CMO) laborategi farmazeutikoen bazkide gisa aritzen gara, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: Medikamentuak hirugarrentzat fabrikatzea:

  • Solidoak: konprimatuak, konprimatu estaliak eta kapsulak.
  • Likidoak: soluzioak, jarabeak eta esekidurak.
  • Erdisolidoak: kremak, gelak eta pastak.
  • Malgutasun handiko makina moldakorrak.
  • Plazebo-fabrikazioa, etiketatzea, biltzea, bateragarri egitea eta suntsitzea.
  • Produktu bereziak: droga, psikotropo eta estupefazienteen aitzindariak.

Saiakuntza klinikoetarako sorten, sorta pilotuen eta sorta industrialen fabrikazioaren kudeaketa integrala egiteko aukera eskaintzen dugu. Prezio lehiakorra dugu eta bizkorrak gara produktu farmazeutikoak, albaitaritzakoak, sanitarioak eta elikadura-osagarriak entregatzen.

Nori zuzendua

  • Laborategi farmazeutikoak.

Ziurtagiriak eta aintzatespenak

AEMPS
Garapen Farmazeutikoko Laborategia Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauetan (NCFak): Giza erabilerako botiken eta ikertzen ari diren botiken kalitate fisiko-kimikoaren kontrola
AEMPS
Fabrikazio-instalazioa Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) ziurtatuta dago Fabrikazio Egokirako Arauen (NCFak) arabera: Giza erabilerako botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa, psikotropoak eta estupefazienteak barne / Ikertzen ari diren botika ez-esterilen fabrikazioa eta inportazioa
ISO 13485
Botikak fabrikatzeko instalazioak medikuntzako gailuen industriako kalitate-kudeaketaren ISO 13485 ziurtagiria du.
Catálogo Farma TECNALIA

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa