Pintura eta bernizentzako ECOLABEL Europako etiketa ekologikoa lortzen laguntzen diegu fabrikatzaileei, behar diren saiakuntza guztiak eginda.

Europako etiketa ekologikoa I motako etiketa bat da, eta hauek dira etiketen ezaugarri orokorrak:
Etiketa hori arautzen duten Europako erabakiak sortzeko irizpideek zientzialarien, erakunde pribatuen eta etiketa horiek sortzeko interesa duten aldeen arteko akordioak dituzte oinarri. Etiketa horrek sinesgarritasuna eta konfiantza ematen du, hura sustatzen duten erabakiak Europako esparrukoak direlako, eta ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko errespetua sustatzen du.
ECOLABEL etiketa beren produktuei adierazgarri hori jartzen dioten enpresen konpromiso sendo bat da, eta adierazten du enpresa arduratsuak direla eta ingurumenaren jasangarritasunarekiko konpromisoa dutela.
Araudi horrekin bat egiten duten enpresek, ECOLABEL logoa erabiltzeaz gainera, beren marketin-estrategia eta jasangarritasunarekiko konpromisoa duen enpresa gisa posizionatzea sustatzen dute.
Pintura eta bernizentzako Europako etiketa ekologikoa (ECOLABEL) lortzen laguntzen diegu estalduren fabrikatzaileei, behar diren saiakuntzetatik hasi eta txostena prestatzeko behar diren irizpide eta euskarrien ebaluazioraino; aginte eskudunei emango zaie gero txosten hori.
Irizpideen ebaluazioa:
Garbiketa-produktuentzako Europako etiketa ekologikoa (Ecolabel) bizi-ziklo osoan ingurumen-inpakturik txikiena dutenei ematen zaie. Ebaluazio-irizpide nagusiak:
1.Osagaiak:
Biodegradagarritasuna. Osagaiek erraz biodegradatzen direnak izan behar dute, bereziki ur-inguruneetan.
Toxikotasun txikia. Ez dute sustantzia arriskutsurik eduki behar, ez giza osasunerako, ez ingurumenerako, hala nola produktu toxikoak, kantzerigenok eta disruptore endokrinoak.
Substantzia arriskutsuen erabilera mugatua. Fosfatoak, kontserbagarriak eta beste produktu kimiko kaltegarri batzuk era mugatuan erabili behar dituzte.
2. Produktuen eraginkortasuna.
Produktuak, kantitate handiegia erabili behar izan gabe, eraginkorra izan behar du helburu dituen garbiketa-lanetarako.
3. Ingurumen-inpaktua.
Produktuaren bizi-zikloan airera eta urera igorritako emisio kutsatzaileak murriztea.
Ingurumen-inpaktu txikiko osagaiak eta iturri jasangarrietatik eratorritakoak sustatzea.
4. Ontziak eta bilgarriak.
Murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ontziak ahal bezain txikia izan behar du, eta birziklagarria. Material birziklatuekin egindako materialek lehentasuna izan behar dute.
Produktuak kontzentratu. Ontzi txikiagoak behar dituzten eta hondakin gutxiago sortzen dituzten produktu kontzentratuak saltzeari pizgarriak ematea.
5. Baliabideen kontsumoa.
Produktua ekoiztean eta erabiltzean, energia- eta ur-kontsumoa murriztea.
6. Gardentasuna.
Osagaien eta haien ingurumen-inpaktuari buruzko informazioak argia eta zehatza izan behar du, kontsumitzaileek erabaki informatuak har ditzaten.
7. Segurtasuna.
Produktuak segurua izan behar du erabiltzaileentzat, eta ezin ditu alergiak edo narritadurak sortu behar, Europako arauekin bat etorrita.
Bizi-zikloan ingurumen-inpakturik txikiena dutenei ematen zaie. Ebaluazio-irizpide nagusiak:
1. Osaera eta materialak.
Material jasangarri edo birziklatuak erabiltzea, eta lehengai arriskutsuak edo jatorri ez-berriztagarrikoak saihestea.
Substantzia arriskutsuak. Osasunari edo ingurumenari eragiten dioten substantzia toxikoen erabilera mugatuta dago, hala nola metal astunena eta konposatu organiko lurrunkorrena (KOLak).
2. Emisio kutsatzaileak.
Barneko airea kutsatzen laguntzen duten konposatu organiko lurrunkorrak (KOLak) murriztea.
Produktua fabrikatzean zein haren bizi-zikloan substantzia kaltegarri gutxiago askatzea.
3. Baliabideen efizientzia.
Fabrikatzeko prozesuan, energia-efizientzia lortzea; hau da, energiaren eta uraren erabilera murriztea.
Ekoizpenean, teknologia garbiak sustatzea.
4. Iraunkortasuna eta errendimendua.
Produktuek erresistenteak eta iraunkorrak izan behar dute, eta bizi-ziklo luzea bermatu behar dute, maiz ordezkatu behar izatea saihesteko.
Higadurarekiko erresistentzia eta, ondorioz, mantentzeko premia txikiagoa.
5. Bilgarriak eta hondakinak.
Ontzi birziklagarriak edo material birziklatuak erabiltzea.
Fabrikazioan eta azken prestakuntzan hondakin gutxiago sortzea.
6. Osasun-inpaktua.
Erabiltzaileentzako segurtasuna. Hau da, instalatzean edo erabiltzean gas toxikorik isurtzen ez duten eta osasunerako arriskurik sortzen ez duten produktuak erabiltzea.
7. Balio bizitzaren amaierako kudeaketa.
Produktuek birziklagarriak izan behar dute, edo bizi-ziklo amaieran berrerabilgarriak, horrela ekonomia zirkularra sustatzeko.
Bizi-zikloan ingurumen-inpaktua minimizatzen dutenei ematen zaie. Ebaluazio-irizpide nagusiak:
1. Materialak eta baliabideak.
Zura, kortxoa, banbua. Iturri jasangarrietatik eratorriak izan behar dute, eta ziurtagiria izan behar dute (esaterako, FSC eta PEFC).
Material birziklatuak. Altzariak ekoiztean, material birziklatuen edo berrerabilgarrien erabilera sustatzen da.
Substantzia arriskutsuak. Produktu kimiko kaltegarriak mugatzea, hala nola metal astunak, formaldehidoa eta sugar-atzeratzaile toxikoak.
2. Emisio kutsatzaileak.
Konposatu organiko lurrunkorrak (KOL). Leku itxietako airearen kalitateari eragiten dioten KOLen emisioak murriztea.
3. Iraunkortasuna eta kalitatea.
Altzariek iraunkorrak eta erresistenteak izan behar dute, sarri aldatu behar izatea saihesteko.
Higadurarekiko erresistentziako eta egonkortasuneko estandar altuak betetzea.
4. Ekoizpena eta diseinua.
Ekoiztean, energia eta ura era efizientean erabiltzea.
Ekoiztean hondakinak minimizatzea.
Balio-bizitzaren amaieran osagaiak erraz desmuntatzeko eta birziklatzeko aukera ematen duten diseinuak sustatzea.
5. Ontziak eta bilgarriak.
Murrizketa eta birziklagarritasuna. Altzariek gutxieneko enbalajea izan behar dute, eta nagusiki material birziklatuz eta birziklagarriz egindakoa.
Osasun-inpaktua.
Erabilitako materialek seguruak izan behar dute erabiltzaileentzat; hau da, ez dute substantzia kaltegarririk askatu behar, ez eta osasunerako arriskurik sortu ere.
Balio-bizitzaren amaiera.
Berrerabiltzea eta birziklatzea. Altzariaren balio-bizitzaren amaieran haren piezak berrerabiltzeko edo birziklatzeko modua ahalbidetu behar du diseinuak, eta era horretan ekonomia zirkularra sustatu.
Fabrikatzaileekin zuzenean lan egiten dugu etiketa ekologikoa lortzeko prozesu osoan, gure laborategietan saiakuntzak egitetik eta irizpideak ebaluatzetik hasi eta txostena prestatzeraino, eta horrek bereizten gaitu.
Gainera, ikerkuntza aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako zentro handiena gara.
Pintura eta bernizen fabrikatzaileak.
Higiene pertsonalerako produktuen fabrikatzaileak.
Garbiketako produktuen fabrikatzaileak.
Zoruen eta estaldura solidoen fabrikatzaileak.
Altzari-fabrikatzaileak.

ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako

ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako

TECNALIA Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako erakunde jakinarazia da (1292 zenbakiduna)

Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.