Karakterizazio mikroskopiko, mekaniko, geometriko eta kimiko egokia egiteko behar diren saiakuntza guztiak egiten ditugu.

Saiakuntzak egiten zaizkien produktu erdilanduen artean, hauek nabarmentzen ditugu: egitura-profilak, arkitektonikoak edo industrialak; egitura- edo doitasun-hodiak; kable mekanikoak, elektrikoak edo eroaleak, eta mota guztietako malgukiak. Saiakuntzak egiten ditugu produktu erdilandu horiek dagozkien arau nazionalak nahiz nazioartekoak betetzen ote dituzten egiaztatzeko. Produktuak fabrikatzeko erabili den materialari eta produktuari berari egiten dizkiegu saiakuntzak, arau bakoitzean zehaztutakoaren arabera.

ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)

Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia

Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa

Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.