Proiekzio termikoko ekipamendu industrialen zerbitzuak, ingeniaritza eta garapena, barruan direla HFPD detonazioa, HVOF-HVOAF, LP-PS eta cold spray.

Proiekzio termikoko prozesuen garapen orokorra (zuziak, ekipamenduak, instalazioak, integrazioa, materialak, etab.) egiten dugu. Proiekzio-sistema komertzialekin, sistema berritzaile propioekin (HFPD detonazioa, HVOAF, LP-PS) eta aplikazio jakinetarako egokitzapen espezifikoekin egiten dugu lan. Estalduretan jalkitzeko prozesua ere lantzen dugu: aplikazio-prozedurak eta prozesu eta aplikazio bakoitzera doitutako parametroak prestatzen ditugu. Horretarako, mota askotako saiakuntzak eta karakterizazio-teknikak egiten ditugu, bai laborategi-eskalakoak, bai gure estalduren baliozkotze funtzionala egiteko saiakuntza espezifikoak. Gure jardueraren helburuak erabilera eta industria direnez, industriako beharrak aseko dituzten estaldurak prestatzen eta dagokion industriak berak zuzenean ebaluatu eta baliozkotzeko prototipo estaliak fabrikatzen ditugu. Hurbilketa hori proposatutako irtenbideak industrian ezartzeko zerbitzuarekin osatzen dugu, izan instalazioak, izan proiekzio-ekipamenduak (HFPD detonazioa, HVOAF eta erlazionatutako lan-prozedurak).