Laborategi-zerbitzua

    Soldadura industrialeko aholkularitza teknikoa

    imagen de operarios trabajando la soldadura técnica en TECNALIA

    Arlo honetako gure eskaintzaren berezitasuna material-ezagutzaren eta soldatze-prozesuen konbinazioan oinarritzen da. Soldadura industrialeko ingeniarien, teknikari metalurgikoen eta lotura soldatuetako akats-azterketa / ingeniaritza forentseko teknologoen diziplina anitzeko talde bati esker lortzen da hori.

    Soldadura industrialaren arloan, merkatuaren premiak eta betebehar eta araudi berriak gero eta zorrotzagoak dira.

    Gure zerbitzuen oinarria da soldatze-prozesuen ezagutza aplikatzea (loturen diseinua, parametroak, aurreberotze-tenperaturak, etab.) aleazio metalikoen eta aplikazioen sorta zabal batean.

    Nola lantzen dugu TECNALIAn soldadura industrialeko aholkularitza teknikoa?

    • Prozesuen optimizazioa.
    • Prototipoak doitzen laguntzea.
    • Ikuskapen-planen kontrola eta jarraipena
    • Soldatze-prozeduretan eta fabrikazio aditiboan trebatzea.
    • Hutsegiteen kausaren analisia (RCA) egitura eta osagai soldatuetan.
    • Osagai soldatuak eta fabrikazio aditibokoak baliozkotzea, dagozkien zerbitzu-baldintzen arabera.
    • Kalitate-sistemak ezartzeko aholkularitza.
    • IWE bidezko soldaduraren koordinazioa

    Nori lagundu diezaiokegu

    • Osagai metalikoen fabrikatzaileak
    • Transformazio metalikoaren industria
    • Petrolioaren eta gasaren industria
    • Energia berriztagarriak
    • Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak
    • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
    • Azpiegiturak

    acreditaciones-ENAC-tecnalia
    ISO 17025 arauaren arabera egiaztatutako lotura soldatuen saiakuntza suntsitzaileak (ENAC 4/LE063 espedientea)