Laborategi-zerbitzua

Ziurtagiriak eta ebaluazio teknikoak - Eraikuntza

Certificaciones y evaluaciones técnicas - Construcción

Eraikuntza-produktuen ziurtagiriak eta ebaluazio teknikoa egiteko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Ziurtagiria da benetan kalitate-bermea ematen duen tresna bakarra.

Badakigu zein diren enpresen benetako beharrak, eta modu aktibo eta esanguratsuan esku hartzen dugu eraikuntzarako produktu baten balio-katean, ziurtatzeko eta ebaluatzeko zenbait bideren bidez, zeinak industria, produktu, merkatu, etab. bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen baitira. 
ZERBITZUAK

  • Egokitasunaren ebaluazio teknikoa – Technical Conformity Report (TC).
  • Europako ebaluazio teknikoa – EET.
  • CE marka jartzea.
  • Karakterizazioa eta ebaluazioa.
  • Ziurtatzea – Borondatezko kalitate-markak.

JARDUERA-EREMUAK

  • Arau harmonizatuaren araberako nahitaezko CE marka jartzea eraikuntza-produktuei (hormigoiak, iragazgaiztekoak, itxiturak, osagarriak, eta abar).
  • Europako ebaluazio teknikoak arau harmonizatuaren eraginpean ez dauden eraikuntza-produktu berritzaileentzat.
  • Eraikuntza-produktuen eta RIPCI esparruko produktuen egokitasun teknikoaren ebaluazioaren Technical Conformity dokumentua.

ONURAK

  • Nazioartekotze-pasaportea, TECNALIAk kanpoan dituen ziurtagirien eta aintzatespenen bidez.
  • Produktua merkatu berrietara sartzeko denbora murriztea.
  • Ebaluatutako zerbitzuetan konfiantza sortzea.

Nori zuzendua

  • Eraikuntzako materialen eta produktuen fabrikatzaileak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

Organismo Autorizado para la emisión de Technical Conformity Report (TC) en el marco del CTE y del RIPCI
CTE eta RIPCI-ren esparruan Technical Conformity Report (TC) dokumentuak egiteko erakunde baimendua
Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Arau harmonizatuak dituzten eraikuntza-produktuetarako erakunde jakinarazia (1292 zenbakiduna)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Europako Ebaluazio Teknikoei loturiko EVCP lanetarako erakunde baimendua (1292 zenbakiduna)