Low Altitude Economy

    Droneak, aerotaxiak eta aireko beste teknologia aurreratu batzuk, erabilera ugariri zerbitzua emateko: logistika, nekazaritza, zaintza, larrialdien kudeaketa eta beste

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau eta TECNALIAko pertsona batek ahal bezain laster erantzungo dizu

    Droneak, aerotaxiak eta beste teknologia aurreratu batzuk

    Low altitude economy edo altitude txikiko ekonomiak aireko espazioaren behar teknologikoei erantzun nahi die

    Altitude txikiko ekonomiaren behar teknologiko guztiei erantzun betea emateko sortu zen Low Altitude Economy —mila oinetik beherako aireko espazioari lotutako aukera ekonomikoen unibertsoari deritzo altitude txikiko ekonomia—.

    Kontzeptu hori oso berritzailea da, baina dagoeneko martxan dago, Txinan, adibidez. Haren oinarri nagusia da droneak eta aireko beste teknologia aurreratu batzuk erabiltzea, erabilera ugariri zerbitzua emateko: logistika, nekazaritza, zaintza, larrialdien kudeaketa eta beste. Gainera, etorkizunean, aerotaxi bidezko bidaiari-garraioa ere barne hartuko du. 

    Europan Low Altitude Economy errealitate bihurtzeko behar den azpiegitura —airekoa zein lurrekoa— ikertu eta garatu nahi dugu.

    Hasteko, gaur egun dauden teknologien eta araudien arabera izan dezakeen erabilera lehenbailehen gauzatzen saiatzen ari gara. Horretarako, TECNALIAn bertiportu mugikor eta integralen soluzio bat garatzearen alde egin dugu, zeinak egokia izan behar baitu edonora garraiatzeko eta edonon kokatzeko, eta bere inguruneko drone-ekosistema bati zerbitzua emateko.

    Gure misioa da droneak lehenbailehen erabiltzea parke eolikoak eta instalazio fotovoltaikoak ikuskatzeko, bai eta azpiegitura kritikoak zaintzeko ere —hala nola energia-zentralak eta portuak—, edota nekazaritzan eta baso-zaintzan laguntza emateko. 

    Era berean, oraindik existitzen ez diren arren datozen urteetan Low Altitude Economy eskala handian ezartzeko funtsezkoak izango diren teknologien alorreko ikerketa eta garapena egiten ari gara. Horretarako, aliantzak ehuntzen ari gara esparru tekniko eta arauemaile bat elkarrekin definitzeko giltzarri diren enpresekin eta gobernu-erakundeekin. Etorkizunari aurrea hartzen ari gara. 

    Erronka ez da droneek hegan egitea soilik, baizik eta lortzea drone askok era seguru, ordenatu, koordinatu eta efizientean hegan egitea espazio mugatu eta aldakor batean.

    Hori bai, behin erronka hori ebatzita, aukerek ez dute mugarik izango. Askotariko droneak izan daitezke: Internet bidez egindako eskariak etxeko balkoira ekarriko dizkigutenak, hondartzak zaindu eta behar izanez gero bainulari bati flotagailu bat botatzeko gai zaingo direnak, ospitale batetik bestera odola eta organoak garraiatuko dituztenak… eta, zergatik ez, baita bidaiariak garraiatuko dituzten aerotaxiak ere.

    Uste dugu hasieran hegaldi turistikoak egingo direla, ingurune mugatuetan; adibidez, Karibeko artxipelago bateko uharteen arteko joan-etorrietarako edo Iguazuko ur-jauzien moduko mirari naturalak beste ikuspegi batetik ikusteko. Baina argi dugu, halaber, pixkanaka hirietan ere egingo direla halako hegaldiak, hirigune handiak minutu gutxi batzuetan zeharkatzeko aukera izateraino. 

    Low Altitude Economy-ri buruzko informazio deskargagarria

    Dokumentua deskargatzeko, bete formulario hau

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau eta TECNALIAko pertsona batek ahal bezain laster erantzungo dizu