Prentsa-oharra

    AVEQ KIMIKAk eta TECNALIAk bat egin dute industria kimikoan berrikuntza bultzatzeko

    2025ko abuztuaren 7a

    AVEQ KIMIKA y TECNALIA se unen para impulsar la innovación en la industria química

    AVEQ KIMIKAk eta TECNALIAk bat egin dute industria kimikoan berrikuntza bultzatzeko

    • Bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute, eta hauek dira haren jarduera-eremu nagusiak: produktu berriak garatzea, fabrikazio-prozesuak hobetzea, sektorea deskarbonizatzea eta efizientzia energetikoaren aldeko apustua egitea.
    •  Hitzarmen hau sektoreak berrikuntzarekin duen konpromisoaren parte da.
    • 2024an, Espainiako industria kimikoak bere inbertsioen % 24 bideratu zuen berrikuntzara eta hobekuntza teknologikora.

    Bilbo XX, 2025eko irailaren XXa. Enpresa Kimikoen Elkarteak (AVEQ-KIMIKA) lankidetza-hitzarmen bat sinatu du TECNALIArekin (Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena). Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek elkarren arteko loturak sendotu dituzte industria kimikoan berrikuntza sustatzen laguntzeko.

    AVEQ-KIMIKAren eta TECNALIAren arteko hitzarmena hainbat jarduera-eremutan oinarritzen da; besteak beste, ezaugarri aurreratuak dituzten produktu kimiko berrien garapenean, fabrikazio-prozesuen optimizazioan, prozesu, produktu eta zerbitzuen digitalizazioan, ekonomia zirkularraren sustapenean, adimen artifizialaren inkorporazioan eta, azken finean, sektoreko berrikuntzaren kudeaketaren hobekuntzan. Gainera, sektorea deskarbonizatzen jarraitzeko estrategiak landuko dira, erregai fosilen ordezko energia-iturrien integrazioa eta energia-efizientzia hobetzeko soluzioak aztertuz.

    Prozesuen eraginkortasuna hobetzen eta energia-kontsumoa murrizten duten soluzio teknologiko berriak

    Hitzarmen hau sektore kimikoarentzako erabakigarria den une batean sinatu da, sektoreak inbertsio-ahalmena eta berrikuntzarekiko konpromisoa erakusten jarraitzen baitu. 2024an, sektoreak 2.000 milioi euro inbertitu zituen guztira, eta, zehazki, inbertsio horren % 24 berrikuntzarako eta hobekuntza teknologikoetarako erabili zen. Inbertsio horien helburua da soluzio teknologiko berriak garatzea, prozesuen eraginkortasuna hobetzeko eta energia-kontsumoa zein karbono-emisioak murrizteko.

    • Luis Blanco-Urgoiti AVEQ-KIMIKAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, “hitzarmen hau funtsezkoa da gure enpresa-elkartean berrikuntza sustatzeko, produktu berriak garatzeko eta fabrikazio-prozesuak hobetzeko. Horrek aukera emango digu sektorearen deskarbonizazio-erronka erabakigarriak batera lantzeko, Ekonomia Zirkularra hedatzen jarraitzeko, eta elektrifikazioak eta energia-iturri alternatiboen erabilerak eskaintzen dituzten aukerak aztertzeko. Urrats estrategiko horrek aurrera egiteko bidea finkatzen dio euskal industria kimikoari”.
    • Era berean, uste du I+G+Bko proiektuak garatuz eta zerbitzu teknologikoak, prestakuntza-jarduerak eta tailer espezializatuak eskainiz “gure industriaren lehiakortasuna indartzen ari garela eta gertuko ekonomian, enplegu-sorkuntzan eta arloaren garapen teknologikoan eta berrikuntzan izango duen eragina esanguratsua izatea ziurtatzen ari garela”. “Sektorearen hazkunde jasangarriarekiko eta abangoardia teknologikoarekiko konpromisoa irmoa da”, azpimarratu du.
    • Bestalde, Jose Luis Elejalde TECNALIAko Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Urbanoaren zuzendariak azaldu duenez, “lankidetza funtsezkoa da gure gaitasunak indartzeko, eta, horregatik, horrelako hitzarmenek enpresen lehiakortasuna bultzatzen dute. Eta hori da, hain zuzen ere, TECNALIAren helburua: industriari laguntzea eta enpresen beharrak lehiarako abantaila bihurtzea teknologiaren bidez. Gizartean eta merkatuetan gero eta azkarrago gertatzen diren aldaketei aurrea hartu behar diegu, eta teknologia berriak gure onurarako baliatu eta gure bizitzetan eta enpresetan txertatu behar ditugu. Gaur egun, berrikuntza inoiz baino estrategikoagoa da”.

    Lankidetza horren bidez, AVEQ-KIMIKAk eta TECNALIAk konpromisoa hartzen dute industria kimikoarentzat etorkizun berritzaileagoa eta jasangarriagoa sustatzeko, aldi berean teknologia berriak eta praktika jasangarri eta eraginkorragoak hartzeko erreferente gisa duten posizioa sendotuz.

    TECNALIAri buruz

    TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, Europako erreferentzia eta Basque Research and Technology Allianceko kide. Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta era jasangarrian hazteko. Teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen dugu hori. Hauek dira jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

    European Research Survey ERSk ospeari eta posizionamenduari buruz egindako azken azterketan (2022an egina da), TECNALIA lehen postuan ageri da I+G+Ban markak duen ospeari dagokionez.

    AVEQ-KIMIKAri buruz

    AVEQ–KIMIKA Enpresa Kimikoen Elkartea Euskadiko azpisektore kimiko guztietako (finketa, plastikoak, kautxua, beira eta I+G) 120 enpresak baino gehiagok osatzen dute, industria handiak eta jardueraren jasangarritasuna hobetzeko konpromisoa duten mikroETEak barne, beti ere araudia zorrotz betez. Halaber, Euskadiko enpresa kimikoen patronala eta bozeramailea da, eta bere interesak defendatzen ditu gobernu-erakundeen, erakunde arautzaileen eta beste alderdi interesdun batzuen aurrean.

    EAEko industria kimikoak urtean 7.300 milioi euro inguru sortzen ditu, eta Euskadiko BPG industrialaren % 13 da hori. Gainera, industria-inbertsioaren % 12 da. 6.838 pertsonari ematen die lana zuzenean, eta kualifikazio handiko plantilla du —langile horien % 94k kontratu mugagabea dute, eta urtean 40.000 € gordin baino gehiagoko batez besteko soldata dute—, eta hori balio erantsi handiaren adierazgarria da.