Euskadiko elikagaien sektoreak, soziosanitarioak eta teknologikoak bat egin dute adinekoen osasuna eta ongizatea hobetuko duten elikagaiak garatzeko
- SENIFOOD proiektuak mantenugaiak, konposatu aktiboak eta osagaiak ikertzen ditu kalitatezko zahartzea errazteko
- AUSOLAN buru dela, EROSKIk, VASCOLACek, DomusVik, TECNALIAk eta BASQUE FOOD CLUSTERek parte hartzen dute, eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek 2025 programaren babesa du
Euskadiko elikagaien sektorearen, soziosanitarioaren eta teknologikoaren erreferentziazko enpresak eta eragileak SENIFOOD proiektua abiarazten ari dira. Proiektu horren helburua osasun kognitiboan eta mentalean eragina duten mantenugaiak, konposatu aktiboak eta osagaiak ikertzea da, adinekoen beharretara egokitutako elikagaiak sortzeko. Esneki-edari berriak, V gamako elaboratuak eta plater funtzionalak bezalako produktuen garapenaren bidez, zahartze osasungarri eta kalitatezkoa sustatu nahi da, elikadura arloko soluzio seguru, zaporetsu eta kontsumo errazekoekin, bereziki irensketa zailtasunak edo nutrizio behar espezifikoak dituzten pertsonei egokituta.
- SENIFOOD, kolektibitateen eta plater prestatuen sukaldaritzan espezializatuko AUSOLAN Taldea buru duen lankidetza proiektua da, eta hainbat enpresak hartzen dute parte.
- Horien artean daude elikagaien banaketan liderra den EROSKI, esnekiak prestatzen dituen VASCOLAC, eta adinekoentzako egoitzen kudeaketan eta mendekotasunaren arretan zentratuta dagoen DomusVi.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) bi eragileren laguntza du: TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroa eta BASQUE FOOD CLUSTER, euskal elikadura-katearen erreferentziazko elkartea. Finantzaketarako, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako HAZITEK 2025 – Enpresen I+G laguntzeko proiektuak programaren laguntza du.
Bere helburuen artean, proiektuak hauek landuko ditu: osasun kognitiboa hobetzeko mantenugai eta konbinazio optimoen azterketa, elikadura matrize desberdinetan duten portaeraren analisia eta digestio prozesuak konposatu aktiboetan duen eragina. Era berean, ongizate mentalera eta fisikora egokitutako formulazio berriak diseinatzea du helburu eta horretarako ikerketa, produktuaren garapena, bizi ohitura osasungarriak eta nutrizio hezkuntza konbinatzen dituen diziplina anitzeko estrategia integratzen eta elikadurako jarraibideetan genero ikuspegia txertatzen du.
Espero diren emaitzen artean daude zahartzeari eta narriadura kognitiboaren prebentzioari buruzko ezagutzan aurrerapenak egitea, elikagai funtzional berriak balioztatzea eta adinekoen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten dieta pertsonalizatuak garatzea egoitza inguruneetan.
Ausolan Taldeari buruz
Ausolan kapital % 100 estatala duen enpresa taldea da, sukaldaritza kolektiboaren sektorean liderra, MONDRAGON Korporazioko kidea. Berrogeita hamabost urte baino gehiagoko historia du, besteak beste, enpresei, ikastetxeei, ospitaleei eta egoitzei otorduak prestatzen eta banatzen; baita garbiketaren eta ekitaldien antolaketaren arloan zerbitzu profesionalak eskaintzen ere. 11.000 langile inguru ditu, 260.000 menu baino gehiago ematen ditu egunero, 2.300 bezero baino gehiago ditu, eta 2023an 250 milioi euroko fakturazio bolumena lortu zuen.
DomusVi Españari buruz
Pertsonen eta haien familien zerbitzura 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen DomusVi sektore soziosanitarioko konpainia erreferentea da Espainian, bai eta konfiantzazko aktore ere, gure herrialdeko bizitza-luzetasunak dakarren erronka demografiko itzelari bermeekin aurre egiteko. 24.000 plaza baino gehiago eskaintzen ditu 209 egoitza-zentrotan, eguneko arretarako eta desgaitasunen bat dutenentzako arretarako.
Horiez gain, etxeko arretarako zerbitzuak (etxez etxeko laguntza eta telelaguntza) eta etxeko osasun-arreta eskaintzen ditu: erabiltzaileen bizitza erosoagoa eta aktiboagoa egiteko eta familiekiko komunikazioa errazteko abangoardiako espazio, zerbitzu eta tratamenduak, karrerako plan eta prestakuntza-programa onenak dituzten 28.000 profesional inguru baititu.
EROSKIri buruz
EROSKI Estatuko lehen banaketa kate kooperatiboa da, eta Espainiako retail enpresa nagusietakoa, 1.502 establezimenduko sare zabalarekin eta 27.625 langileko lantaldearekin. Kontsumo eredu arduratsu eta jasangarriarekin konprometituta, kooperatibak kontsumitzaileen osasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten ekimenak bultzatzen ditu. Bere estrategiaren ardatza berrikuntza, energia-eraginkortasuna eta ingurumen inpaktuaren murrizketa dira, eta elikagaien balio kate osoan jasangarritasuna sustatzen duten gertuko produktuak, eredu zirkularrak eta jardunbideak sustatzen ditu.
Vascolac enpresari buruz
Vascolac familia-enpresa bat da, 1975ean sortua, Zamudion (Bizkaia), bertako lehengaietatik abiatuta esnekiak egiten dituena, eta kalitatearekiko eta tradizioarekiko konpromiso irmoa duena. Gazta fresko eta onduak —Idiazabal eta Eusko Label barne—, kéfireak, jogurtak, edari hartzituak eta postre tradizionalak biltzen dituen katalogoa eskaintzen du.
Azken urteotan, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua indartu du, eta, zentro teknologikoekin batera, irtenbide berriak garatu ditu esne-gazura balorizatzeko eta hondakinak murrizteko. Aldi berean, bere gama modernizatu du, eta merkatu berrietara ireki da, bere artisau-esentziari uko egin gabe.
