Proiektua

    Gas natural berriztagarria sortzeko prozesua

    reactor renovagas

    15 kW-eko instalazio bat garatzea gas natural sintetikoa (GNS) ekoizteko: energia berriztagarriak erabiliz, H2-a ekoitziko du elektrolisiz, eta biogasetik eratorritako CO2-arekin erreakzionatuz, metanoa, gas natural berriztagarria, lortuko da. Metanizazio-erreaktore bat diseinatuko da, baldintza aldakorretan jardun ahal izango duena errendimenduan, balio-bizitzan eta gasaren kalitatean eragin gabe.

    RENOVAGAS proiektuak puntu hauek jasotzen ditu:

    • Biogasa metanizatzeko katalizatzaile berriak garatzea.
    • Metanizazio katalitikoko erreaktore bat garatzea, bero-ebakuazioa kontuan hartuta.
    • Eragiketa-baldintzak zehaztea.
    • 15 kW-eko erakusgarri elektriko bat baliozkotzea eta biogasa ekoizteko benetako instalazio batean benetako baldintzetan duen portaera aztertzea.

    ENAGAS da buru RENOVAGASen. Abengoa Hidrogenoa, Gas Natural Fenosa eta FCC-AQUALIA enpresek eta CNH2, ICP-CSIC eta TECNALIA zentroek parte hartzen dute.

    Gure adituek biogasaren metanazioari aplikatutako erreaktore miliegituratu bat garatu dute, erreaktore konbentzionalen aldean materiaren eta energiaren transferentzia-koefiziente handiak dituena.