Proiektua

    Sinbiotiko kapsulatuak, erantzun immunea heste-mikrobiotaren bidez modulatzeko

    Biotasma

    Mikrokapsulatze-teknologietan oinarritutako sinbiotikoak, jarduera biologiko egokirako: immunitate sistemikoa modulatzeko gaitasuna dute, eta asma tratatzera daude bideratuta.

    Biokonposatuak lortzea sinbiotiko berritzaileak garatuz; horretarako, mikrokapsulatze-teknologiak baliatzen dira, egungo asma-tratamenduen immunoterapia osagarria lortzeko. Hauek dira BIOTASMA proiektuaren helburuak:

     

    • Jarduera modulatzailea duten probiotikoak hautatzea eta ekoiztea.
    • Jarduera antiinflamatorioa duten probiotikoak, postbiotikoak eta/edo prebiotikoak identifikatzea.
    • Organismoak eskatzen dituen bioerabilgarritasun-eskakizunetan oinarrituta, sinbiotikoak garatzeko mikrokapsulatze-teknologiarik egokiena ezartzea, kontuan harturik probiotikoak eutsi egin behar diola bideragarritasunari digestio-hodian.
    • Probiotikoaren biziraupena ez ezik, postbiotiko- eta/edo prebiotiko-kantitatea ere ebaluatzea, urdail-hesteetako simulazio-ereduaren bidez.
    • Saguaren mikrobiota gizatiartuan edo paziente asmatikoen abatarrean duen eragin probiotikoa ebaluatzea.
    • Proiektuaren emaitzekin, gehigarri dietetikoak formulatzeko hasierako baldintzak ezartzea.
    alimentacion-saludable-tecnalia-mini

    Katalogoa. Berrikuntzaren bidez, etorkizuneko osagaiak eta elikagaiak sortzen ditugu (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa