MANUFAKTURA-INDUSTRIA BERRIA ELKARREKIN SORTZEN
Industria-enpresa berria ez da etorkizuneko kontua, abian da dagoeneko. Inguruan duzu, eta TECNALIA bazkide aproposa da elkarrekin eraikitzeko.
Inoiz baino gehiago esperotako makina-erremintaren nazioarteko bienalaren 31. edizioa, BIEMH 22, ziurgabetasun handiko giroaren ondotik etorri da. Industria-enpresek beren burua berrasmatu egin behar izan dute, eta soluzio berriak sortu dituzte, lehiakortasunari eusteko eta etorkizunerako erresilientzia irabazteko.
Denbora honetan guztian, askotariko industria-enpresekin lankidetzan jardun dugu gure gaitasun multiteknologiko eta multisektorialari esker. Ildo horretan diseinatu eta zabaldu ditugun soluzio teknologikoekin, negozio-erronkei ez ezik, gizartearen eta ingurumenaren alorreko desafioei ere erantzun diegu.
Elkarrekin eginiko ibilbide honetan ikasi eta eraiki dugun guztiari esker, TECNALIAREN standa sortu dugu, eta bertatik bertara probatu ahal izango duzu zer-nolakoa den industria-enpresa berri hori. Esku-eskura ipintzen ditugu industria-enpresen esparru guztietan eragiten duten berrikuntza erabakigarri guztiak, lehiakorrago eta jasangarriago bilaka daitezen. Ildo horretan, hona hemen bilakaera horrekin lortu nahi ditugun xedeak:
Ez bazenuen izan modurik BIEMH 2022 bienalera joateko edo berriro bisitatu nahi baduzu gure erakustokia, sartu lasai eta probatu beste zenbait enpresarekin elkarlanean dimentsiootan guztiotan aurrera egiteko garatu ditugun soluzio teknologikoak, industria-enpresa lehiakorragoak eta jasangarriagoak lortzeko.
Berrikuntza erabakigarri horien berri izan dezazun, lau eremu berezi prestatu ditugu, eta, haien bidez, industria-enpresa berriko lau gune erabakigarri bisitatu ahal izango dituzu. Era berean, nabarmenduta ikusiko dituzu lehiakortasunean ez ezik jasangarritasunean ere aurrera egiten laguntzen duten soluzioak. Izan ere, gure ikuspegi estrategikoak xede garbia du: gure berrikuntza guztiek inpaktu ekonomikoa eta soziala ekartzea.