NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories ENKOA

Identifikazio- eta kontrol-sistemak

ENKOA

 “TECNALIArekin elkarlanean aritzeak aukera eman digu ENKOAren lehiakortasuna eta gaitze teknologikoa handitzeko”.

Juan Cruz Iriondo
ENKOAko zuzendari nagusia

GURE historia

ENKOA-1

Hospitality sektoreko balio erantsi handiko sistema elektronikoak (hala nola energia kudeatzeko sistemak eta sarraila elektronikoko sistemak) garatu, diseinatu eta saltzen dituen ingeniaritza bat da ENKOA.

“Azken hausnarketa estrategikoaren ondoren, jarduera-sektore berriak bilatzeari ekin genion, eta elikagai- eta osasun-sektoreetarako produktuak garatzen hasi ginen TECNALIAren eskutik”, adierazi du Juan Cruz Iriondo zuzendari nagusiak.

ESPEZIALIZAZIOA ETA ETENGABE EGOKITZEA, LEHIARAKO ABANTAILAK

Eta nabarmendu du lehiarako haien abantaila dela “sektore elektronikoan espezializatzea eta hardwareari eta garatzen dugun softwareari buruzko know-howa”.

Eta arrakastarako gakoa, berriz, sektore elektronikoaren bilakaerara etengabe egokitzeko gaitasuna. “Merkatutik oso gertu gaude, eta horrek aukera ematen digu eremu geografikoak dibertsifikatzeko, produktu berriak garatuta”, esan du Juan Cruz Iriondok.

ENKOAREN ETA TECNALIAREN ARTEKO LANKIDETZA

Denbora da TECNALIA elkarlanean ari dela ENKOArekin produktu berriak diseinatu eta garatzeko. Esate baterako: 

  • Armairuetarako sarraila elektronikoak
  • Entzumen-arazoak dituzten atletentzako sistemak
  • Barazki eta fruten azpiproduktuak balorizatzeko sistemak
  • Giharrak errehabilitatzeko elektrodo anitzeko gailuak

“Askotan, ezin dugu bakarrik egin, baina TECNALIAko adituen laguntzarekin, iristeko gai ez garen eremu batzuetara irits gaitezke”, adierazi du ENKOAko zuzendari nagusiak.

ENKOA-2  ENKOA-3  ENKOA-4


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: