NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories IBARMIA

Your machine-tool point

"Etorkizuneko merkatuaren joerei antzematen laguntzen digu TECNALIAk, baita geure kabuz bultzatu ezin ditugun garapen teknologikoei ekiten ere; horri esker, denbora gutxiago behar izaten dugu produktu berriak plazaratzeko"

Arrate Olaiz
IBARMIAko Berrikuntza zuzendaria

GURE historia

ibarmia

Azkoitiko enpresa bat da IBARMIA —familiarra, hasieran—, eta makina-erreminta fabrikatzen dihardu azken 60 urteotan. Gaur egun, 130 langile ditu IBARMIAk, eta ekoizpenaren % 80 esportatu egiten du, Europako zenbait merkatutara, AEBra, Txinara eta Indiara, besteak beste. Filial bat du Alemanian, eta Txinan ere ekoizten hasi da, hango merkaturako bakarrik.

KNOW-HOWA ETA MALGUTASUNA, LEHIATZEKO ABANTAILAK

Teknologia diseinatzen du IBARMIAk bost ardatzeko eta prozesu anitzeko mekanizazio-zentroetarako, eta horren instalazioak eta mantentze-lanak egiten.

Hauek ditu lehiakideekiko abantaila nagusiak: teknologiaren ezagutza —hardwarearena zein softwarearena— eta hura aplikatzeko malgutasuna, bezeroen premietara egokitua.

"Teknologiarik aurreratuena dute eraikitzen ditugun makinek, bai eta eraikitzaileen talentua eta ilusioa ere", adierazi du IBARMIAko berrikuntza zuzendari den Arrate Olaizek.

I+G+B-AREN ALDE, ETENGABE

IBARMIAren arrakastaren ardatza dira garapen teknologikoa eta I+G+B-aren aldeko etengabeko jarduna, aspaldi hasia.

Garapen Berrien Departamentuan, oso bizia da ingeniaritzako jarduera, eta, gainera, TECNALIAko adituen laguntza dute. Olaizen arabera, "TECNALIA da gure bazkide teknologiko nagusietako bat".

IBARMIAREN ETA TECNALIAREN ARTEKO LANKIDETZA

Hamabost urte luze dira jada IBARMIA eta TECNALIA elkarlanean ari direla soluzio berritzaileak garatzen; besteak beste, hauek:

  • 3D inprimaketa bidezko fabrikazioa
  • Makina adimendunak eta konektatuak
  • Zerbitzu aurreratu berriak

“Hartara, balio erantsi handiko produktuz eta sistema berritzailez hornitzen ditugu bezeroak, haietako bakoitzaren berariazko premien arabera betiere", adierazi du Arrate Olaizek.

ibarmia2

 ibarmia3


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: