Arrakasta-kasuak

LANIK

Lan

“Mundua gero eta zorrotzagoa da teknologiari dagokionez, eta etengabe berritzea eskatzen du; horregatik, gure negozio-ereduan, funtsezkoa da TECNALIArekin lankidetzan aritzea”.

Susana Lasa
LANIK SAko zuzendari nagusia

“Berrikuntza-azpiegiturak”

Gure historia

LANIKek 40 urte baino gehiago daramatza merkatuan, eta gure misioa da gizarteak hezkuntza, trebakuntza, lan eta aisiaren alorretan dituen azpiegitura-beharrei konponbidea ematea, mundu mailako teknologia berrienarekin eta berritzaileenarekin, eta ingurumena osoki errespetatuz. Diziplina anitzeko ingeniaritza-zerbitzua eskaintzen du eraikin konplexu eta bakanen diseinuak gauzatzeko; geure soluzio patentatuak erabiltzen ditugu haietan, estaldura, fatxada eta sistema erretraktilen egituretarako.

Berrikuntza eta lankidetza zailtasunak gainditzeko

LANIKen beti esaten den moduan, “inork irudika badezake, guk gauzatu dezakegu”. Erronka berriei aurre egiteko ahalmena dugu arrakastaren funtsa. Proiektu bakoitza da, berez, erronka bat, eta etengabeko berrikuntzari esker gainditzen ditugu, gauzak ordura arte ez bezala eginez.

TECNALIA LANIKen bazkide teknologikoa izan da hamar urtez baino gehiagoz, berrikuntza ardatz duen lankidetza-esparru batean. Izan ere, “lankidetza hori gabe ezin izango genituzkeen gainditu zailtasun guztiak ezta aurrez aurre izan ditugun proiektu guztiak ere” esan du LANIKeko zuzendari nagusi Susana Lasak.

LANIK + TECNALIA lankidetza

Etengabeko lankidetza horren emaitza dira LANIKek sortu dituen zenbait soluzio, hala nola hauek:

  • Errealitate birtualeko eta areagotuko tresnak, eraikuntzako proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko prozesuak berritzeko.
  • Diziplina anitzeko plataforma teknologiko aurreratu bat, munduko lehen-mailako agindu-emaileak, bezeroak eta proiektuak atzitzeko.
  • Egitura espazial konplexuen soluzio berriak.
  • Estaldura erretraktilak automatizatzeko sistemak.