NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Inspiring Stories ZAYER

Makina-erreminta, eta abiarazte berritzailea

“TECNALIAk gure produktuak digitalizatzen laguntzen digu, Industria 4.0 bihur gaitezen”.

Mikel Arriola Yagüe
ZAYEReko Ekoizpeneko zuzendaria

Maila teknologiko handikoekipo-ondasunak

logo-zayer

Ekipo-ondasunen familia-enpresa bat da ZAYER, 50eko hamarkadan sortua, eta txirbila harrotzen duten makina-erremintak diseinatzen eta fabrikatzen ditu hainbat sektorerentzat eta balio erantsi handiko zerbitzuak ematen ditu.

Merkatu zabala hartzen dute haren modeloek, zutabeko nahiz zubi-makinetako lerroak lantzen baitituzte. Ekoizpeneko zuzendariaren arabera, “gure makinak teknologia-maila handikoak direlako mantendu gara merkatuan urte hauetan guztietan”, teknologia-maila handiko produktuak fabrikatu ditugu, hori baita merkatu oso gogor eta zail batean –non mundu osoko fabrikatzaileekin lehiatu behar duzun– mantentzeko biderik onena eta bakarra.

Berrikuntza nabarmentzeko

Produktuei dagokienez, ZAYERentzat berrikuntza oinarrizkoa da, berrikuntzarik gabe “merkatu-hobi nahiko pobre batean geratuko baikinateke.

Horregatik, duela 40 urte baino gehiago, enpresako zuzendaritzak berrikuntza-maila oso altuarekin lan egitearen aldeko apustu sendoa egin zuen, gure makinak nabarmendu zitezen eta munduko merkatuan punta-puntakoak izan zitezen, konpromiso teknologiko handi batekin.”

ZAYER + TECNALIA lankidetza

Harago begiratzen laguntzen dio TECNALIAk ZAYERi, lehiakideen aurretik joaten, etorkizuneko erronkei aurrea har diezaien eta Industria 4.0-n sar dadin makina-erreminta sentsorizatuz. Eta teknologia berriekiko loturak sortuz egiten du, etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko aukera emango duten joerak eta estrategiak partekatuz, “egunerokoan gainditzen gaituzten gaietan oinarrituz, eta etorkizuneko kontuak direnez planteatu ere egiten ez ditugun alderdien eta teknologia berrien artean zubi-lana eginez.

Urte batzuk harago begiratzeko ikuspegi hori ematen digu TECNALIAk, eta, horri esker, horrelako berrikuntzak sar ditzakegu gure makinetan, onenekin lehiatzeko”

  • TECNALIAk digitalizazio-prozesuan laguntzen dio ZAYERi, Industria 4.0-ra pasatu dadin.
  • Produktu berriak garatzen ditugu eta balio erantsi handiko zerbitzuak ematen.
  • Makina-erremintetan konektagarritasuna eta adimena sartzen dituen irtenbide teknologikoa garatzen dugu.

zayer1

zayer2


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: