Arrakasta-kasuak

ZIV

Ziv

“ZIV sortu zenetik, gure sozio teknologikoa da TECNALIA”.

Norberto Santiago Elustondo
ZIVeko CEOa eta presidentea

“Etorkizuneko sare elektrikorako berrikuntza”

Liderrak soluzio adimendunetan

Esklusiboki sektore elektrikoan eta sare elektriko adimendunetan (smart grid) aritzen da ZIV enpresataldea, eta oso argi bereizitako hiru jarduera-eremu ditu: erdi- eta behe-tentsioko azpiestazioen automatizazioa, banaketa-sareen automatizazioa, eta neurketa-ekipoak eta kontzentragailuak.

Hiru teknologia giltzarritan edo ezagutza-eremutan espezializatuta dago —babesa eta kontrola, komunikazioak eta neurketa—, eta gai izan da teknologia horiek elkartzen dituzten soluzioak eskaintzeko. Hain zuzen, horrek bereizi du lehiakideengandik, haiek, oro har, teknologia horietako batean edo gehienez bitan baitira espezialistak.

Lidergo-espiritua eta espiritu berritzailea

Sortu zenetik, ZIVen ustez, bere arrakastaren oinarria etengabe berritzeko espiritua izan da, merkatuari soluzio berriak eskaintzera eraman duen espiritua, soluzio horiek azken bezeroari abantaila nabarmen bat eskain diezaioketen soluzio irekiak baitira.

Hori horrela, ZIV sortu zenetik, TECNALIA haren bazkide teknologikoa izan da: ezagutza-arlo jakin batzuk garatzen dizkio eta produktu baten garapen-zirkulua amaitzeko aukera ematen.

“TECNALIAk garapenean laguntzen digu, azken ziurtapenean eta produktuaren probetan laguntzen digu, bai eta merkaturatzeko denbora murrizten ere. Ekarpen hori gure alorrean funtsezkoa da gure produktuak merkaturatzeko.

ZIV + TECNALIA lankidetza

500 profesional eta erreferentzia edukirik 85 herrialdetan baino gehiagotan, ZIV nazioarteko erraldoiekin lehiatzen da. Horregatik, malgutasuna eta bizkortasuna giltzarria dira. Ezinbestekoa da bezeroari etengabe entzutea eta gai izatea haren behar berriei erantzungo dieten soluzioak emateko. Horregatik, “TECNALIA bezalako bazkide teknologiko bat izatea —bizkorra, gertukoa eta ulerkorra eguneroko beharrekin— funtsezkoa da”, adierazi du Norberto Santiago Elustondok, ZIVeko CEO eta presidenteak. Elkarrekin, merkatuari aurrea hartu behar diogu, eta I+Garen aldeko etengabeko apustua erabakigarria da prest egoteko eta produktu on bat edukitzeko merkatua martxan jartzen denean. DNA berritzaile bat: gakoa da negozioan, eta oso barneratua dago ZIVen arlo guztietan.

  • Produktuen saiakuntzak eta ziurtapenak nazioarteko estandarren arabera egiten ditugu.
  • TECNALIArekin lankidetzan aritzen gara sare elektriko adimendunerako ekipoak garatzeko fasean.
  • PRIME estandarrari esker (ZIV bazkide sortzailea izan zen, eta TECNALIA 2012an sartu zen), lankidetza hau sortu da, eta horrek emaitza bikainak eman dizkie biei. Lankidetza horri esker, ZIV lider teknologikoa da sare elektriko adimendunen merkatuan.