Europa mailan erreferente gisa eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide gisa aitortua gara.
Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen gara, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta era jasangarrian hazteko. Teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen dugu hori, aurrea hartzen ibiltzen baitira beti.
Espainiako lehen erakunde pribatua gara Europako Batzordearen Horizon Europe programako kontratazio, parte-hartze eta lidergoei dagokienez, eta Europako patenteen eskaeretan, berriz, laugarrena.
