NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia Korporazioa

Tecnalia Korporazioa 2001ean sortu zen teknologia-korporazio moduan, eta haren helburu nagusia zen ekonomia- eta gizarte-ingurunea garatzen laguntzea teknologia-berrikuntza erabiliz eta sustatuz. Horretarako, ikerketa garatzen eta zabaltzen zuen nazioartean.

Itun estrategiko hori Inasmet, Labein eta Robotiker taldeen ekimena izan zen. Haien apustua zen ahaleginak batzea, talde handiagoa izan eta Tecnaliari aukera emateko merkatuan lehiakortasun-maila gorenak lortzeko. Helburuak hauek ziren:

  • Lehiatzeko masa kritikoa
  • Espezializazioa merkatuan eta teknologian
  • Teknologia-bikaintasuna
  • Proiektu integratuak eta diziplina anitzekoak
  • Bezeroari balioa ematea, haien enpresa-emaitzetan eta gizartearen ongizatean islatzeko

Ekimen hura erakargarria izan zen, halaber, inguruko beste teknologia-zentro batzuentzat, eta pixkanaka kide berriak bildu ziren korporaziora.

Gaur egun, Azti, Neiker eta Tecnalia Research & Innovation teknologia-zentroek osatzen dute.

Azti, Neiker eta Tecnalia Research & Innovation teknologia-zentroek osatzen dute Tecnalia Korporazioa Teknologikoa
Kide berriak Korporazioan
Erakundeak Labein
Inasmet
Robotiker
Azti ESI Neiker Fatronik Cidemco Leia
Euve
Tecnalia Korporazioa Teknologikoa
Urtea 2001 2003 2004 2006 2007 2009 2010

Korporazioaren xede

Tecnalia Korporazioa diziplina anitzeko teknologia-korporazio bat da, pribatua eta independentea, eta haren xedea da balioa eta aberastasuna ematea gizarteari oro har, eta enpresa-sareari zehazki, ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez, betiere nazioartera begira jarrita.

Korporazioa euskal teknologia-eremuan sortu da, hura garatzen laguntzen du, eta bertan lider izatea da haren nahia. Funtzio aktiboa du enpresa-sarearen garapenean eta lehiakortasunean; EAE, Espainia eta Europako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemei lotzen zaie, eta mundu mailan hazteko eta kokatzeko helburua du.

Tecnalia Korporazioak bikaintasun- eta espezializazio-premisetan oinarritzen du ikerketa-jarduera, eta garapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta jasangarritasuna indartzen laguntzen du. Lankidetzei bide emateko prest dago, eta berrikuntza-sistemetako beste eragile batzuekin harremanak sustatu eta hitzarmenak sinatzen ditu.

Korporazioak langileei gaitasunak eta lanbidea garatzeko eremu bat ematen die, eta etorkizun profesionalerako aukerak sortzen ditu. Gure kultura eta balioen oinarria osatzen duten printzipioak dira bereziki sortzailea, berritzailea eta profesionala den talde baten ezagutza partekatua eta haien indarra eta aniztasuna baliatzea.

Tecnalia Korporazioari buruzko datu batzuk, 2013

  • 131 milioi euroko fakturazioa
  • 28 patenteak
  • 3 OTEB
  • 1.831 langile
  • 5.100 bezeroak

Tecnalia Korporazioak 131 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak ditu urtero, eta 1.831 profesional aditu. Kalitatezko enplegu berriak sortzen ditu, teknikariak prestatu eta enpresetara bideratzen ditu, kanpora joandako zientzialariak berreskuratzen ditu, eta teknologo-belaunaldi berriak prestatzen ditu: oinarri eta sormen horrekin ari da eraikitzen etorkizuna.

Sektoreko teknologia-espezializazioko prozesu batean murgilduta dago; 5.000 enpresa baino gehiagori ematen die laguntza askotariko proiektutan, eta arrakastaz parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko Plan Nazionaleko eta Europako VII. Esparru Programako programetan, eta balioa eta aberastasuna ematen dizkio gizarteari, oro har, eta enpresa-sareari zehazki.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2017 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: