Tecnalia

Nor gara?

Tecnalia - Quiénes somos

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, erreferentziazkoa Europan eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresei eta erakundeei laguntzen diegu, haien lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea eta hazkunde jasangarria lortzeko. Teknologiarekiko grina eta gizarte hobea eraikitzeko konpromisoa duten pertsonei esker egiten dugu.

  • Gure misioa: ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea.
  • Gure ikuspegia: Enpresak eta gizartea eraldatzeko eragile izatea, etengabe aldatzen ari den etorkizuneko erronketara egokitzeko.

Enpresekiko lankidetzan, gure harreman-eredua gero eta estrategikoagoa da; konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritzen da, eta hauek dira gure jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

Espainiako lehen erakunde pribatua gara Europako Batzordearen Horizon Europe programako kontratazio, parte-hartze eta lidergoei dagokienez, eta Europako patenteen eskaeretan, berriz, laugarrena.

HARPIDETU BERRIEN BULETINERA

Egon TECNALIAren jarduera berrien jakinaren gainean, ezagutu zure negozioan eragin handiena duten joera teknologikoak, eta jaso informazio puntuala berrikuntzei, jardunaldi teknikoei, lantegiei, topaketa sektorialei eta abarri buruz.

GURE ZIFRAK

1501

langile

9500

enpresa bezero baino gehiago

128

diru-sarrera

306

doktore

73

bezero ETE

51

diru-sarrera pribatuak

740

patente zorroan

14

OTEBtan parte hartzen du TECNALIAk
INPAKTUA ERAGITEN DUEN IKERKETA

“Enpresa batek 2022an TECNALIArekin I+Gn inbertitu duen euro bakoitzeko 13,6 euroko diru-sarrera izan du bere emaitza-kontuan, 2021ean baino % 14 gehiago”.

JARRI HARREMANETAN GUREKIN

Galderaren bat egin nahi badiguzu edo zure intereseko gairen baten berri eman nahi badiguzu, bete formulario hau, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.