Mintzen teknologia eta prozesuak areagotzea

      Mintzak eta mintz-erreaktoreak garatzen ditugu, gasak modu efizienteagoan ekoizteko eta bereizteko, kostuetan eraginkortasun handiagoa lortuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz.

      Tecnología de membranas e intensificación de procesos

      Mintzak eta mintz-erreaktoreak garatzen ditugu gasak ekoizteko eta bereizteko industria-eskaerei erantzunez, gastu energetikoa murrizteko, efizientzia areagotzeko, kostuak txikitzeko eta bereizketen ingurumen-inpaktua apaltzeko. Baldintza errealetan aztertzen dugu mintzen karakterizazioa, eta prototipo-eskalako ekipamenduak sortzen ditugu gure garapenen eraginkortasuna frogatzeko.

      Teknologia honen bidez, neurri txikiagoko unitateak lortzen ditugu, garbiagoak eta efizienteagoak. Murriztu egiten dugu prozesuko oinarrizko eragiketen kopurua, eta hainbat funtziotako ekipamenduak garatzen ditugu (prozesuak areagotzea).

      Gure soluzio teknologikoek hainbat alderdi aurreikusten dituzte:

      • Gasak bereizteko mintzak eta prozesu espezifikoak garatzea, sektore batzuetarako eta besteetarako. H2, O2, CO2, CH4 eta beste hainbat gas; parafinen olefinak eta disolbatzaile organikoetako ura.
      • Mintzak behar bezala aukeratzen laguntzea.
      • Materialen portaera ebaluatzea «laborategiko» baldintzetan.
      • Jarduteko baldintzetan ageri diren gas puruetarako eta gas-nahasketetarako mintzen karakterizazioa.
      • Mintz-erreaktoreetan integratzea mintzak: prozesuak areagotzea. Metanoa, biogasa, etanola eta beste hainbat elementu oinarri hartuta, H2-a ekoiztea, bai eta CO2-ari balioa ematea ere.
      Jon Zuñiga
      Jon Zuñiga
      Mintzen teknologia eta prozesuak areagotzearen arduraduna

      Kanpo-aliatuak

      Gaiarekin loturiko katalogoak

      Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.