Agenda

    Arabako enpresak deskarbonizatzeko erronka

    Naturaleza verde, descarbonización

    Eguna

    2023ko martxoaren 28a

    Lekua

    Gasteiz

    Ordua

    11:30 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Deskarbonizazio-estrategien eta -prozesuen inplementazioa bizkortzeko erronkak eragin positiboa du enpresen lehiakortasunean

    ENARGI eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Saila lurraldeko enpresen deskarbonizazio-prozesuko transformazio-faktore garrantzitsuenei buruzko hausnarketa-prozesua egiten ari dira.

    Helburua

    Deskarbonizaziorako planak eta neurriak abian jartzea epe laburrean heldu beharreko mugarri bat da; izan ere, legeek eta erregelamenduek, finantza-sistemak eta balio- eta hornidura-kateen dinamikak gero eta presio handiagoa eragiten dute.

    • Europako eta finantzen eremuko erregelamenduek arlo horretan zer eskatzen duten eta etorkizunean zer-nolako eragina izan dezaketen azalduko da. Halaber, hizpide izango da epe ertainean erakundeek zer eskakizun izango dituzten eta horrek zer eragin izango duen inbertsio-beharretan eta emaitzen kontuan.
    • Arabako sektore ekonomikoen deskarbonizazioa bultzatzeko beharrak, erronkak eta aukerak aztertuko dira.

    Nola lagundu diezazukegu deskarbonizazio-estrategian?

    • Prozesuen, zerbitzuen eta, oro har, negozioaren garapenaren deskarbonizazioarekin lotutako konpromisoei eta erronkei aurre egiten lagunduko dizugu.
    • Jarduketa-agertoki onenak hautatzeko erabaki aztertu eta objektibo bat hartzen lagunduko dizugu; gure oinarria gaur egungo teknologien eta garapenean daudenen azterketa da, bai eta haien prozesuen eta negozio-eredu berrien bilakaera potentzialaren azterketa ere.

    Informazio gehiago: deskarbonizazio lehiakorra

    Antolatzaileak

    Diputación Foral de Álava
    ENARGI
    Logo TECNALIA

    Agenda