Azken milia eraldatzeko soluzio berritzaileak aztertuko dira: jasangarritasuna, trazabilitatea eta logistika adimenduna
Jardunaldia Aragoiko ALIA Logistika Klusterrarekin batera antolatu da, eta ekosistema logistikoko eragileak bilduko ditu, egungo erronkei heltzeko eta hiri-banaketa jasangarriaren eta azken milia adimendunaren aukerak aztertzeko.
Zertaz hitz egingo dugu?
Soluzio berritzaileak ezartzen ari diren enpresen kasu praktikoak izango ditugu, zeinetan ageri baita nola orekatzen dituzten efizientzia operatiboa eta jasangarritasuna. Jardunaldian honako hauek aztertuko dira:
- Azken miliako egungo erronkak: besteak beste, hirietako pilaketak eta isurpenak, eta azpiegituren kudeaketa eta haien egokitzapena isurpen gutxiko eremuetara.
- Azken miliako trazabilitatea: nola bermatu gardentasuna eta efizientzia salgaien entregan, teknologia digitalen eta monitorizazio-sistemen bidez.
- Hiri-banaketa jasangarria: ibilgailu elektrikoetan, banaketa-mikrozentroetan eta soluzio multimodaletan oinarritutako logistika-ereduak, ingurumen-inpaktua murrizteko.
- Azken milia adimenduna: adimen artifizialaren, automatizazioaren eta soluzio robotikoen (droneak eta ibilgailu autonomoak) rola, ibilbideak optimizatzeko eta kostuak murrizteko.
- Hiri jasangarrietara egokitzea: hiri-logistika mugikortasun jasangarriko planekin integratzeko estrategiak, barne hartuta emisio txikiko eremuen diseinua eta eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza.
Eztabaida estrategikorako gunea
Jardunaldian lan-mahaiak izango dira, zeinetan azken miliako erronkei modu kolektiboan nola aurre egin eztabaidatuko baitugu eta soluzio sortzaile eta berritzaileen diseinuan jardungo baikara.
Mahai horietan, honako hauek eztabaidatuko dira:
- Hiri logistikaren etorkizuna: joerak, agertokiak eta aldaketa disruptiboak.
- Nola gainditu, irtenbide jasangarriak ezartzeko lanean, oztopo teknikoak, araudiari dagozkionak eta sozialak.
- Sektoreen arteko lankidetzarako aukerak, hiri-sistema logistiko integratu eta erresiliente bat sortzeko.
Eraldatzen ari den ekosistema
Ekitaldiak honako hauen arteko ikuspegi kolaboratiboaren garrantzia nabarmenduko du:
- Mugikortasun jasangarriko politikak bultzatzen dituzten hiriak.
- Abangoardiako teknologiak erabiltzen dituzten logistika-enpresak.
- Emisioak murrizteko eta prozesuak optimizatzeko soluzioak diseinatzen dituzten berritzaile teknologikoak.
Zergatik ezin duzu huts egin?
- Benetako adibide arrakastatsuak ezagutuko dituzu.
- Jasangarritasuneko eta hirigintzako adituei entzungo diezu nola egokitu banaketa-ereduak etorkizuneko hirien eskakizunetara.
- Lan-mahaietan parte hartuko duzu, zeinetan definituko baita azken milia efizienteago, inklusiboago eta ingurumenarekiko errespetuzkoago baterako bidea.
Logistika-sektoreko edo hirigintzako profesionala bazara, garraio-kudeatzailea, enpresa teknologikoetako profesionala... jardunaldi honek gakoak eskainiko dizkizu etengabe aldatzen ari den hiri-ingurunera egokitzeko.