CO₂-aren garraioa, injekzioa eta integritatea CCUS proiektuetan

    Materialen eta CO<sub>2</sub>-aren bateragarritasunari, garraioari, injekzioari eta biltegiratzeari buruzko jardunaldia.

    Eguna

    2026ko urriaren 7a

    Lekua

    Impact Hub Gobernador. Calle del Gobernador 26

    Ordua

    9:30 am - 5:00 pm

    Prezioa

    Doan

    CO₂-aren garraioa, banaketa, injekzioa eta metatzea: azpiegituren integritatea eta materialen bateragarritasuna CCUSaren hedapenerako

    Karbonoa atzemateko, erabiltzeko eta metatzeko(CCUS) proiektuen ezarpena hedapen-fasean sartzen ari da Europan. Etapa berri honetan, proiektuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta arauzkorako funtsezko baldintza bihurtu da segurtasuna, fidagarritasuna eta integritatea bermatzea CO₂-a garraiatzeko, banatzeko, injektatzeko eta metatzeko azpiegituretan.

    Atzemandako CO₂-aren korronteetan ezpurutasunak egoteak, fase dentsoko edo superkritikoko funtzionamendu-baldintza zorrotzekin batera, korrosio-fenomenoak, azidoak eratzea eta materialak degradatzea eragin ditzake, eta horiek arriskuan jartzen dute hodien, injekzio-putzuen eta beste ekipo kritiko batzuen errendimendua. Hori dela eta, materialen portaera ulertzea eta arintze-estrategia eraginkorrak garatzea giltzarri da karbonoaren balio-kate seguru eta eraginkor baten bidean aurrera egiteko.

    • Helburu horrekin, TECNALIAk jardunaldi tekniko bat antolatuko du urriaren 7an Madrilen, eta CCUS teknologien ekosistemako eragile industrial eta teknologiko nagusietako batzuk bilduko dira bertan.
    • Topaketako parte-hartzaileen artean, DNV, ENAGAS, NORTEGAS, REPSOL, TUBACEX, VALLOUREC eta OLI SYSTEM egongo dira, eta, haiekin batera, hainbat azpiegitura-operadore, proiektu-garatzaile, energia-enpresa, material-fabrikatzaile eta nazioarteko aditu; horiek guztiek esperientziak, kasu praktikoak eta erronkak partekatuko dituzte CO₂-aren garraioaren, injekzioaren eta metatze geologikoaren alorrean.

    Jardunaldian jorratuko diren erronka teknologiko nagusiak

    Workshopean zehar, CO₂-korronteen kudeaketarekin eta azpiegituren integritatearekin lotutako erronka tekniko nagusiak aztertuko dira.

    • Azidoen eraketa eta acid dropout fenomenoak.
    • Korrosioa hodietan, putzuetan eta prozesu-ekipoetan.
    • Material metalikoen bateragarritasuna eta degradazioa.
    • Ezpurutasunen inpaktua; besteak beste, hauena: H₂O-a, O₂-a, H₂S-a, NOx-ak eta SOx-ak.
    • CO₂-aren kalitate-espezifikazioak, sistemen integritatea bermatzeko.
    • CO₂-aren garraio, banaketa, injekzio eta metatzearekin lotutako arrisku operatiboak.

    CO₂-aren balio-katean lankidetza bultzatzeko foroa

    Jardunaldia, gainera, topagune izango da erronka komunak identifikatzeko, ezagutza teknikoa partekatzeko eta industriaren, operadoreen, material-fabrikatzaileen, teknologia-zentroen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-aukerak esploratzeko.

    Ekitaldi osoa ingelesez izango da, eta honako hauei zuzenduta dago bereziki:

    • CO₂-a eta gasa garraiatzeko sareen operadoreak.
    • Energia-enpresak eta CCUS proiektuen sustatzaileak.
    • Emisio intentsiboko industriak (zementua, findegiak, kimika eta siderurgia, besteak beste).
    • Materialen, osagaien eta ekipoen fabrikatzaileak.
    • Ingeniaritza-enpresak eta EPC kontratistak.
    • Administrazio publikoak eta profil teknikoko erakunde arautzaileak.

    Esparru horietakoren batekoa izan arren gonbidapenik jaso ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke zeure parte-hartzeari buruzko informazioa eskatzeko.

    Impact Hub Gobernadores (Madril)

    Eskatu gonbita
    Izena eman

    Agenda