Composite Meetings Europe topaketaren hamargarren edizioa 2025eko azaroaren 5ean eta 6an egingo da, Nanteseko Cité des Congrès zentroan (Frantzia), eta material konposatuen nazioarteko erabiltzaile eta hornitzaileak bilduko dira han
Bilerak, 40 minutukoak, aldez aurretik hitzartuko dira, eta helburu jakin bat izango dute.
Material konposatuak
Materiak konposatuen bidez, produktu lehiakorragoak, seguruagoak eta efizienteagoak eta ingurumena hobeto errespetatzen dutenak lortzen ditugu, garraio-, energia-, eraikuntza- eta osasun-sektoreetarako.
TECNALIAn, gure esperientziari esker, materialak sintetizatzen, produktuak diseinatzen eta osagaiak fabrikatzen ditugu material polimerikoz, material eta prozesuen soluziorik onenak hautatuz aplikazioaren arabera, guztia ere ingurumenaren aldetik jasangarriak diren aukerak proposatuz eta ekonomia zirkularreko eredu baten aldeko apustua eginez.
- Horretarako, lehengaien fabrikatzaileekin, materialaren transformatzaileekin, osagaien eta ekipo-ondasunen fabrikatzaileekin eta azken erabiltzaileekin lan egiten dugu, beren produktuetan soluzio berritzaileak inplementatzeko, bai bizitza baliagarrian, bai amaieran.
- Prozesuan bildurik daude fabrikazio-prozesuen sintesia, diseinua, kalkulua, simulazioa eta prestaketa, harik eta planta pilotuan baliozkotu arte.
TECNALIA Composite Meetingsen
Material konposatuen garapenean dugun esperientzia eta gaitasun teknologikoa erakusten duten soluzio batzuk aurkeztuko ditugu; adibidez, prestazio handiko konpositeen egiturak garatzeko instalazio pilotu bat.