Fusioa: Euskadiko aukera industrial berria

    Fusioa: Euskadiko aukera industrial berria

    Eguna

    2026ko urriaren 29a

    Lekua

    Donostia International Physics Center (DIPC) Donostia, Euskadi

    Ordua

    9:30 am - 11:30 am

    Prezioa

    Doan

    Nazioarteko ekimen handietan dugun esperientzia partekatuko dugu, baita fusioak enpresei eskaintzen dizkien aukerak ere

    Datorren urriaren 29an, Fundación Innovación Bankinter eta Donostia International Physics Center erakundeek antolatutako jardunaldian parte hartuko dugu, fusioa Euskadirentzat aukera industrial berri nola bihurtu daitekeen aztertzeko.

    Fusioa, industria-lehiakortasunaren eragile gisa

    Erronka zientifiko-teknologiko handienetako bat bihurtu da fusioa nazioartean. Hura garatzeak aukera berriak bultzatzen ditu balio erantsi handiko zenbait industria-sektoretan, eta soluzio aurreratuen gero eta eskari handiagoa sortzen du materialetan, fabrikazioan, automatizazioan, robotikan eta entseguetan.

    "Fusioa: Euskadiko aukera industrial berria", zientziaren industriari lotutako erreferentziazko enpresak eta erakundeak bilduko dituen topagune bat.

    Laborategitik industriara

    Jardunaldian, "Laborategitik industriara: enpresa teknologiko eta industrialentzako aukerak" mahai-inguruan parte hartuko dugu, gure ikuspegia eta esperientziak partekatzeko sektoreko zenbait enpresa liderren ordezkariekin batera:

    • Miguel Ángel Carrera, AVS enpresaren sortzaile eta CEOa, eta European Fusion Association (EFA) elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
    • Carlos Ybarra, SENER enpresako Berriztagarrien eta Kudeagarritasunaren kudeatzailea.
    • Amaia Zarraoa, IDOM enpresako I+Gko zuzendaria.
    • Ana Díaz de Zugazúa, TECNALIAren Industria eta Mugikortasun arlotik.
    • Moderatzailea: Erik Fernández Escudero, INEUSTAR elkarteko zuzendari nagusia.

    Azpiegitura zientifiko handietan dugun esperientzia

    TECNALIAn enpresekin batera lan egiten dugu erronka zientifikoak industria-ahalmen bihurtzeko. Eztabaidan, nazioarteko zenbait ekimenetan dugun esperientziaren balioa ezagutaraziko dugu. Haien artean, ITER eta IFMIF-DONES daude, fusiorako teknologien garapenean mundu mailako erreferentziak biak.
    • Fusioa eremu bereziki intentsiboa da I+Gan. Zentro teknologikook zeregin garrantzitsua dugu ezagutza industriara transferitzea bizkortzeko eta enpresei ahalmen berriak garatzen laguntzeko.
    • Gure jarduna eremu hauetan zentratzen da, besteak beste: material aurreratuak, fabrikazio-prozesuak, robotika, automatizazio-sistemak eta balioztatze-entseguak. Arlo horietan guztietan antzematen dira dagoeneko zenbait behar zehatz eta enpresa-ehuna hazteko zenbait aukera.
    • Sektoreko joera teknologikoak ezagutzea eta industriaren, zentro teknologikoen eta erakunde zientifikoen arteko lankidetza-aukera berriak esploratzea ahalbidetuko du topaketak.

    Programa osoa kontsultatu eta fusioak euskal industriarentzat duen potentziala ezagutu

    Donostia International Physics Center (DIPC) Donostia

    Hartu zure lekua!
    Izena eman