Agenda

    II Hackathon Gipuzkoa Turismoa: turismo jasangarria

    COGNIPLANT_nuevo complemento nutricional

    Eguna

    2023ko apirilaren 22a - 2023ko apirilaren 23a

    Lekua

    Donostia

    Ordua

    9:30 am - 5:30 pm

    Prezioa

    5 € (BEZik gabe)

    Bidaia-aztarna positiboki eraldatzeko ideia teknologiko bat duzu? Sortu talde bat, edo eman izena banaka eta talde bat bilatuko dizugu.

    Hackathon honen xedea turismoaren benetako erronka bati irtenbidea aurkitzea da: bidaia-aztarnaz jabetzea eta positiboki eraldatzea.

    • Bidaiariei soluzioak eta laguntza eskaintzea da erronka, jardunbide egokiak, hain kutsagarriak ez diren garraiobideak erabiltzea, ziurtagiri homologatuak dituzten ostatu eta zerbitzuak (edo ingurumenaren gaineko inpaktuarekiko jardunbide egokiak dituztenak) aukeratzea sustatuz.
    • Era berean, bidaiariak biztanleak eta kultura- eta natura-ingurunea errespetatu behar ditu baliabideez gozatzean eta jarduerak egitean, baita karbono-aztarna murriztu ere.

    Ekintzailetza sustatuz

    Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzailetza bultzatzeko eta oinarri teknologikoko proiektuak sortzeko antolatu du ekitaldia, jasangarritasunarekin, lurraldearekin eta berrikuntzarekin konprometitutako turismoa bultzatzeko.

    • Jesús Herrero gure lankidea, TECNALIAko turismo-merkatuko arduraduna, epaimahaikide izango da erronka honetan. Erronkari ekiteko prest?

    Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Mikeletegi pasealekua, 53

    Bat egin erronkarekin!
    Izena eman