Agenda

    Ikastaroa: teknologia, erronka klimatiko eta energetikoaren zerbitzura

    Eguna

    2022ko ekainaren 20a - 2022ko ekainaren 21a

    Lekua

    Miramar jauregia. Mirakontxa pasealekua 48. Donostia (Gipuzkoa)

    Ordua

    9:00 am - 1:30 pm

    Uda-ikastaro honetan, konbinaturik izango dituzu teoria eta praktika, energia-, klima- eta hiri-trantsizioarekin lotutako zenbait alderdiren gainean

    Erronka klimatikoa eta energetikoa ez ezik, Europako Itun Berdearen helburuak ere landuko dira, teknologiaren ekarpena abiapuntu hartuta; hau da, zer-nola ari diren hartzen nazioartean teknologiaren eta hirigintzaren arloko soluzioak, krisi klimatiko eta energetikoaren eraginak murrizteko eta arintzeko.

    Zer landuko duzu uda-ikastaro honetan?

    • Teoriaren eta praktikaren konbinazioa, energia-, klima- eta hiri-trantsizioarekin lotutako zenbait alderdiren gainean.
    • Mahai gainean dauden soluzioen egungo egoera; adibide zehatzetan sakonduz, dagoeneko martxan dauden eta emaitzak sortzen ari diren enpresa edo erakundeekin egindako proiektuak aurkeztuko dira.
    • Hitzaldi dinamikoak eta parte-hartzearen sustatzaileak, parte-hartzaileek egungo teknologion gaineko ikuspegi zabal bat izan dezaten, kontuan izanik zeinen garrantzitsuak diren Europarako eta klima- eta energia-erronkarako.

    Helburuak

    • Kontzientzia piztea krisi klimatiko eta energetikoari buruz.
    • Krisi klimatiko eta energetikoaren alorreko teknologiak zer egoeratan dauden jakitea.

    Jardueraren xede-publikoa

    • Unibertsitate-ikasleak
    • Unibertsitatez kanpoko ikasleak
    • Irakasleak
    • Profesionalak
    • Herritarrak, oro har

    Metodologia

    • Hitzaldi laburrak izango dira, Europako erronka klimatikoa eta energetikoa arintzeko esparru erabakigarrietan diharduten adituen eskutik.

    Miramar jauregia. Donostia

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda