OREgaua egingo dugu Barakaldon, Ikertzaileen Europako Gaua
Irailero bezala, Europako hiriek bat egiten dute Ikertzaileen Gaua ospatzeko; zientzia kalera eramateko hitzordua da. Aurten, OREgauean, aldaketa klimatikoaren erronkaren bidez eta Euskadin landu diren benetako soluzioen bidez hurbilduko diogu zientzia gizarteari.
Esperimentuak, itsaspeko robotak, droneak eta gehiago
Aurreko edizioan, 2.000 lagunetik gora hurbildu ziren jolastera eta zientziaren bidez ikastera. Aurten, arrakasta horren ondoren, gunea zabalduko dugu, eta ia ehun ikertzaile izango gara Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, irailaren 26an. Oso arratsalde berezia izango da: esperimentuak, tailerrak, jokoak eta sorpresa asko, publiko guztientzat.
Parte-hartzaileek aktiboki hartu ahal izango dute parte tailerretan eta askotariko jardueretan, hala nola:
- Zientzia-txokoak, tailerrekin eta esperimentuekin
- Euskadin garatu diren proiektu berriztagarrien erakusketa
- Itsasoko energia berriztagarrien sektorean buru diren emakume euskaldunen erakusketa
- Txikien gunea: eskulanak, jolasak eta aurpegi-margotzaileak
- Itsaspeko roboten erakusketa
- Talentua eta enplegua
- EBko gunea
OREgauaren egitarau osoa
- Laster, eskuragarri egongo da doako jardueren egitarau osoa.
ORE4citizens ekimenari buruz
Ekitaldia ORE4citizens ekimenaren barruan dago: TECNALIA, UPV/EHU, Euskampus Fundazioa eta BCAM Basque Center for Applied Mathematics buru dituen aliantza bat da, eta helburu du zientzia herritarrengana hurbiltzea, klima-aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioak ezagutaraztea eta berotze globalaren aurkako borrokan itsasoko energia berriztagarriek duten funtsezko rola erakustea.
- Aurten, sektoreko hogei bat enpresa eta elkarteren laguntza izango dugu, baita Barakaldoko Udalarena ere.
- Ekimenaren bidez,nabarmendu nahi da euskal industria lider dela sektorean mundu zabalean, eta aukera bikaina eskaintzen duela gizartearentzat eta planetarentzat. Ezagutu zeroaren ahalmena!