Prestakuntza: ekonomia zirkularra zereal-industriari aplikatua

    Prestakuntza: Ekonomia zirkularra zereal-industriari aplikatua

    Eguna

    2026ko uztailaren 7a - 2026ko irailaren 29a

    Lekua

    Ordua

    4:00 pm - 8:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Zereal-sektorearen berrikuntza jasangarria bultzatzen duen TRANSCOLAB PLUS proiektuak antolatutako prestakuntzan parte hartuko dugu

    TRANSCOLAB PLUS mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak, nekazaritza-elikagaien eta -industriaren sektorean trantsizio berdea sustatzeko asmoz, ikerketa, berrikuntza eta teknologia aurreratuen ezarpena bultzatzen ditu, zerealen balio-katean arreta berezia jarrita, eta hark antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartuko du TECNALIAk uda honetan.

    Zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arloetako espezialistak biltzen ditu programak, beren ezagutza parteka dezaten sektorearen erronka eta aukera nagusietako batzuk hizpide hartuta, hala nola azpiproduktuen balorizazioa, ekonomia zirkularra, jasangarritasuna eta gutxiegi erabilitako baliabideetan oinarritutako aplikazio berrien garapena.

    Azpiproduktuak balorizatzeko teknologia berritzaileak

    Ekintza hau aurrez aurreko eta doako prestakuntza bat da, Zamorako Merkataritza Ganberak lagundua, zeinean gure lankide Leire San Vicente Elikadura Osasungarriko ikertzaileak parte hartuko baitu.

    • Haren hitzaldia, “Azpiproduktuen balorizazioa. Zerealen azpiproduktuen aprobetxamendua: hondakinetik lehengaira, biopolimeroak eta aplikazio berriak” izenekoa, uztailaren 27an izango da.
    • Parte-hartze horretan, ikertzaileak ikuspegi teknologiko bat eskainiko du zereal-katean sortutako hondakinen potentzialaz eta haiek balio erantsi handiagoko material eta produktu bihurtzeko aukerez.
    • Zenbait estrategia landuko dira, tradizionalki hondakintzat hartutako azpiproduktuak aplikazio berritzaileen lehengai berri bihurtzeko, eta, hala, xahutzea murrizten, baliabideak optimizatzen eta eredu produktibo jasangarriago eta zirkularragoetara hurbiltzen laguntzeko.

    Lan-ildo hori TRANSCOLAB PLUS proiektuaren helburuekin lerrokatzen da, zeinak elikagaien azpiproduktu eta hondakinen balorizazioa sustatzen baitu, ikerketa, ezagutza-transferentzia eta zerealen sektorean teknologia aurreratuen txertatzea direla medio.

    "Gaur galtzen denak bihar balioa sor dezake"

    TRANSCOLAB PLUS proiektuak zereal-elikagaien sektoreko berrikuntzaren inguruan garatutako lankidetza-lanari jarraipena eman eta Espainiako eta Portugalgo berrikuntza-ekosistemako hainbat eragileren arteko –hala nola zentro teknologikoak, unibertsitateak eta enpresak– ezagutza-sareak sortzea sustatzen du.

    40 orduko doako prestakuntza horretan, zeina uztailaren 7tik irailaren 29ra egingo baita Zamoran, zereal-sektoreari aplikatutako ekonomia zirkularrean jarriko da arreta, eta hondakinak murrizteko, azpiproduktuak aprobetxatzeko eta berrikuntzarako bide berriak aurkitzeko teknologia batzuk aztertuko dira bertan.

    Eta sei prestakuntza-moduluren bidez egingo da hori:

    1. Zerealen industriako ekonomia zirkularraren hastapenak
    2. Hondakinak murrizteko berrikuntza-estrategiak
    3. Zereal-azpiproduktuen aprobetxamendua
    4. Hondakinen kudeaketa eta araudia betetzea
    5. Laguntza ofizialak eta I+G+Bko proiektuak
    6. Barneko eta kanpoko komunikazioa eta sentsibilizazioa

    Kontsultatu hemen xehetasun guztiak eta programa osoa: "Ekonomia zirkularra zereal-industriari aplikatua".

    Bioekonomiarekin konprometituak

    Ekintza horretan parte hartuz, TECNALIAk indartu egiten duhauek egiteko aukera ematen duten soluzio teknologikoen garapenarekin duen konpromisoa: eskuragarri dauden baliabideak hobeto aprobetxatzea, bioekonomia sustatzea eta nekazaritza-elikagaien industria eraginkorrago, lehiakorrago eta jasangarriago baterako trantsizioa erraztea.

    TRANSCOLAB PLUSen eta antzeko ekimenen bidez, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta enpresak elkarlanean aritzen dira, ezagutza sortzeko eta nekazaritza-elikagaien sektoreko ingurumen- eta ekonomia-erronkei erantzun diezaieketen berrikuntzen inplementazioa azkartzeko.

    Harinera Eventos, Zamora.

    Hartu zure lekua!
    Izena eman