Aktibo teknologiko

    ATLANTIS: Patologien diagnostikoan laguntzeko sistema

    Atlantis

    ARAZOA/AUKERA

    Irudi histologikoetan oinarritutako minbizi-diagnostikoen % 40 okerrak edo gehiegi balioetsiak dira, eta minbizi-ikertzaileen % 60k baino gehiagok adierazi zuten arazoak zituztela minbizi-tipologia jakin batzuk behar bezala diagnostikatzeko.

    Funtsezkoa da gaian adituak diren beste batzuekin iritziak alderatzea diagnostikoa egiterakoan.

    Minbiziaren tratamendu baten kostua 20.000 €-tik 50.000 €-ra bitartekoa da.

    Merkatu potentziala

    • Ospitaleak: diagnostikoetan laguntzeko erreminta patologoentzat
    • Laborategiak: laginak hautatzea ikerketetarako
    • Unibertsitateak: ikaskuntza errealeko erreminta, irakasle- eta paziente-sare birtual batekin
    • Patologia genetikoaren merkatua: AEB da merkaturik garrantzitsuena (103 milioi dolar 2014an), eta aurreikusten da 294,4 milioi dolarrera iristea 2020an eta urteko hazkunde-tasa konposatua, berriz, % 20koa izatea 2015etik 2020ra

    Egindako ekarpena

    • TRL 6, Deep Learning gabeko bilaketa-motorrarekin (11 patologok egindako baliozkotzea, zeinak % 70eko asmakuntza-tasa baitu biriketako, koloneko eta bularreko minbizirako)
    • TRL 3, Deep Learning bidezko irudi-bilaketarako motorrarekin koloneko minbiziaren kasuan (% 80ko asmatze-tasa)
    • BIOEF-Osakidetza lankidetza

    Bila

    • Sustatzailea