Aktibo teknologiko

    BUCKY: Karbonozko nanohodien buckypaperren (BP) fabrikazio jarraitua

    Bucky

    ARAZOA/AUKERA

    Karbono-dioxidoaren emisioei buruzko Europako zuzentarauek erresistentzia handiagoa eta pisu arinagoa duten konpositeak jartzea bultzatzen dute metalezko osagaien tokian.

    Konpositeak arindu egiten du, baina ez ditu metalaren propietate berdinak, ez baitu eroaten elektrizitaterik, ez baitu kaltearekiko tolerantzia bera, eta, horretaz gainera, txikiagoa baita nekearekiko erresistentzia.

    CTN karbonozko nanohodiak sartzeak aplikazio askotarako beharrezkoak diren propietateok gaineratzen ditu, baina konplexua da konpositean sartzea.

    Merkatu potentziala

    • Merkatua oso hasiberria da oraindik
    • Konposite-fabrikatzaileetara zuzendua; produktu adimendunak eta prestazio-maila handikoak lortzeko txertatuko dute sektore aeronautikoko prozesuetan (EMI shielding, skin lighting, anti icing…), baita automobilgintzan ere (ultrastrengh structures, thermal manager…).

    Egindako ekarpena

    • TRL 4
    • Etengabeko fabrikazio-lerroa (BP)
    • Know-howa konpositeak fabrikatzeko teknologietan

    Bila

    • Bazkidea
    • Inbertitzailea
    • Azken erabiltzaileak

    Patenteak

    Method and system for increasing the thickness of a carbon nanotube sheet structure

    EP3524339