Osagai metaliko arinak garatzeko zelula egokia. Simulazioarekin konbinatuta, material berrietarako eta prototipoak fabrikatzeko prozesu-leihoak optimiza eta gara daitezke.

    Forjatze birakariko ekipamendu bat du materialak aprobetxatu eta kostuak murrizteko near-net-shape osagaiak lortuta; materiala erauzteko eragiketak minimizatzen dira horrela.

    Deskribapena

    Egoera aurreindustrial adierazgarrietan fabrikatzen diren prototipoak garatzeko aukera ematen du zelulak, eta ekipamendu hau du:

    • 800 T-ko Loire prentsa hidraulikoa.
    • Pieza handiak aurretik berotzeko labea.
    • Forjatze birakariko unitate esperimentala, 370 kW eta 12 kNm-ko momentu eragileko motorra duena eta 800 T-ko prentsara egokitua dagoena.
    • Forjatze birakariko prozesu garrantzitsuenetako datuak jaso, monitorizatu eta erregistratzeko DENNTrace trazabilitate-sistema.
    • Automobilgintzako eta aeronautikako osagaien fabrikatzaileak: OEM, TIER1, TIER2
    • Beroko, erdiberoko eta hotzeko forjaketan eta estanpazioan lan egiten duten enpresak.
    • Trokelak eta erreminteria fabrikatzen dituzten enpresak.
    • Forjaketarako eta estanpaziorako prentsa eta ekipamenduen fabrikatzaileak.

    Nori zuzendua

    • Beroko konformazio metalikorako (forjaketa eta estanpazioa) zelula; osagai metaliko arinak garatzeko eta prototipoak garatzeko balio du.
    industria-40-mini

    Katalogoa. Industria 4.0. Laugarren industria-iraultzaren motorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa