Azpiegitura

    Ekipamendu elektronikoen ingurune-saiakuntzetako laborategia

    Laboratorio de ensayos ambientales a equipos electrónicos

    Ekipamendu elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko proba klimatikoak eta bibrazio-probak egiteko prestatutako instalazioak.

    Eskaintzen ditugun zerbitzuak sektore elektrikora, elektronikora eta telekomunikazioen sektorera bideratuak daude, nagusiki.

    Deskribapena

    Instalazioetan daude, besteak beste, ganbera klimatikoak —tenperatura- eta hezetasun-tarte zabalekin—, eta laino gaziko ingurunea, giro sulfurosoa eta eguzki-erradiazioko giroa ebaluatzeko ganberak.

    Laborategi honetan, proba klimatikoak eta bibrazio-probak egiten dira, produktuen kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko.

    Gainera, materialen ezaugarri teknikoak ere ebaluatzen ditugu (propietate fisiko-mekanikoak, suari dagozkionak, biologikoak, iraunkortasunari buruzkoak eta kimikoak), haien fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko eta arauak betetzen direla ziurtatzeko.

    Nori zuzendua

    • Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak.

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
    Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)