Bero lehorraren, hotzaren, talka termikoaren, tenperatura- eta hezetasun-zikloen, bero heze egonkorraren eta zahartze azeleratuaren saiakuntzak egiten ditugu.

Tenperaturaren, hezetasunaren eta zahartze azeleratuaren probak egiten dizkiegu produktu elektronikoei, sektore elektrikoko, elektronikoko eta telekomunikazioen sektoreko produktuei, nagusiki. Saiakuntza klimatikoak: hotza, beroa, bero hezea, izoztea eta talka termikoa. Ekipamendu elektronikoek, hezetasun- eta tenperatura-leunetan ez ezik, bi aldagai horien muturreko balioetan ere funtzionatu behar dute: basamortuko kliman, klima tropikaletan eta polarretan, eta garraioan (hegazkinean, adibidez) izan daitezkeen muturreko tenperaturekiko erresistentzia ere izan behar dute. Gainera, saiakuntza klimatikoak ekipamenduen zahartze azeleraturako tresna bat dira, saiakuntza-denbora eta benetako bizitza baliokidea erlazionatzeko eta, hartara, haien fidagarritasuna aztertzeko aukera ematen duten zenbait ereduren bidez (Arrhenius, Peck, …). Eskakizun horiek ekipamenduen diseinutik bertatik ziurtatu behar dira, eta, beraz, fabrikatzaileei produktu baten diseinuaren lehenengo faseetatik laguntzeko ahalmena eta behar diren tresnak ditugu.

ENAC 4LE/148 aintzatespena talken eta bibrazioen saiakuntzetarako

Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.