Azpiegitura

      Kable-robotika: malgutasuna, zehaztasuna eta kontrola pieza handietan eta lan-espazio handietan

      Robótica de cables: flexibilidad, precisión y control en grandes piezas y grandes espacios de trabajo

      CRANEBOT® sistemak malgutasuna, doitasuna, posizio- eta errotazio-kontrola (6 askatasun-maila), kalitatea, ergonomia eta segurtasuna eskaintzen ditu pieza handien fabrikazioan eta lan-espazio handietan.

      CRANEBOT® kable-robotikan oinarritutako garabi robotiko malgu bat da, tamaina handiko piezetan, serie laburreko pieza pertsonalizatuetan edo lan-espazio handietan manipulazio- eta mihiztatze-eragiketak egin eta automatizatzeko.

      Europan parerik ez duen azpiegitura; malgutasuna, doitasuna, kontrola eta karga-ahalmena eskaintzen du

      CRANEBOT® sistema kable-robotaren (CDPR) instalazio berezia da.

      Oso moldakorra denez, barnealdeko zein kanpoaldeko inguruneetarako balio du, bai eta itsas inguruneetarako ere. Era berean, gune konfinatuetarako ere balio du, ez baitu oinplanoko espaziorik hartzen.

      Erakuslea erabilgarri dago erabilera jakinetako bideragarritasun teknologikoa aztertzeko. Horri esker, bezeroak bere gain hartzen duen arriskua murrizten da, eta teknologia hori erabiltzeak ekarriko lukeen hobekuntza kalkulatu daiteke. Hala, lasaitasuna eta segurtasuna eman diezaiekegu gure bezeroei ematen dizkiegun soluzio teknologikoetan.

      Sistemaren moldagarritasunak aukera ematen digu zubi-garabiaz bestelako egitura eramaileak eskaintzeko, hala nola zutabeetan, habeetan edo dibidietak eta birbidalketa-txirrikak integratzen dituzten egitura autosostengatzaileetan oinarritutako soluzioak.

      CRANEBOT soluzio sinplifikatuaren aukera ere eskaintzen dugu, polipastorik eta zubi sekundariorik gabe.

      CRANEBOT®ek prozesuen efizientzia eta segurtasuna areagotzen ditu, eta piezetan kalteak izateko arriskua murrizten du

      CRANEBOTen oraingo bertsioa bertsio zaharra baino % 50 zehatzagoa da. Gaitasuna du piezei kalte egiteko arriskua murrizteko, doitasunez eta era kontrolatuan manipulatzen baititu posizioa zein errotazioa.

      Langileek ez dute esku hartzen tamaina handiko piezak biratu edo gidatzeko eragiketetan, eta, hala, ergonomia hobetzen da.

      Sistemaren malgutasunari esker, edozein atzapar, buru eta are manipulatzaile/beso robotiko muntatu dakioke, hainbat sektoretako eragiketa-sorta zabal baterako.

      Aukera ematen du, halaber, lan-eremu handietan posizionatzaile gisa erabiltzeko, trebetasun-zereginetarako manipulagailu robotiko bat baitauka.

      CRANEBOT®en balioa babesten duten datu batzuk

      • Ziklo-denborak % 75 murrizten ditu, gehienez.
      • Langile bakarra behar da sistema kontrolatzeko.
      • Langileen kalte muskuloeskeletikoak % 95 murrizten ditu.
      • Karga handiak manipulatzearekin loturiko lan-istripuak % 90 murrizten ditu.
      • CE marka du.
      • TECNALIAk bazkide industrializatzaile bat du, eta hark garapena emango luke, erabiltzeko prest.
      • Artikulu onenaren saria Japoniako ISARC 2020 biltzarrean, HEPHAESTUS proiektuagatik: “Highly automatEd PHysical Achievements and PerformancES using cable roboTs Unique Systems”. TECNALIAk koordinatzen du proiektua.
      • MAELSTROM proiektuan garaturiko Robotic Seabed Cleaning Platform-ek “Sustainability Leadership Recognition in Robotics at ERF 2024” aintzatespena lortu zuen.
      • Proiektu Atlantikoa” saria

      Nori lagundu diezaiokegu?

      Ekipamendua erabiltzen duten sektore hauetako enpresei:

      • Eolikoa
      • Ontzigintza
      • Aeronautika eta Espazioa
      • Autokarrak eta Autobusak
      • Trenbidegintza
      • Eraikuntza
      • Nuklearra
      • Logistika
      • Itsasokoa

      Azpiegituraren kokapena