Azpiegitura

    Konpositeen fabrikazio automatizatuko instalazio pilotua

    Planta piloto de fabricación automatizada de composites

    Instalazioak prestazio handiko konpositezko egiturak garatzeko aukera ematen du; produkzio automatizaturako fabrikazio-sistema berriak, integrazio-maila altuko egiturak, kostu txikiko erretxina termoplastikoetan eta zuntz birziklatuetan oinarritutako piezak, elektronika integratua duten konpositezko elementuak edo fabrikazio aditiboan oinarritutako konposatu-egituren kontzeptu berriak ditu.

    Deskribapena

    Instalazio pilotuak ekipamendu hau du:

    • Autoklabea
    • Prentsa + infragorrien labea
    • Hot forming mahaia
    • TFP makina
    • Pick & place zelula eta hot forming automatizatua
    • Zinta azkar jartzeko makina
    • Termokonformagailua
    • Molde sentsoredunak
    • Iragazkortasuna neurtzeko gailuak
    • RTM termoegonkor eta termoplastikoa injektatzeko gailuak
    • Eredu-euskarriak
    • Elikatze-iturriak eta berotze erresistiboko moldeak.
    • Pick & place atzaparrak, US bidezko ebaketa-gailua eta hot formingeko zutabea dituen robota.
    • 3Dko tufting burua
    • Fabrikazio aditiboko makinak
    • Nanomaterialen estrusio-makina eta estrusio-makina konbentzionala
    • Plastiko-injektatzailea
    • Tokian bertan konponketak egiteko ekipamendua
    • Labeak
    • Molde-kontrolagailuak

    Nori zuzendua

    • Konpositeetan oinarritutako arintze-soluzioetan interesa duten garraio-sektoreko enpresak eta material konposatuzko materialen, erdilanduen edo amaierako piezen fabrikatzaileak.