Azpiegitura

    Korrosioaren eta zahartzearen saiakuntzetarako laborategia.

    Laboratorio de ensayos de corrosión y envejecimiento

    Materialen saiakuntza klimatikoak eta karakterizazioa egiten espezializatutako laborategi akreditatuak; korrosioaren eta zahartzearen saiakuntzak egiten ditugu industria-sektoreko materialentzat, osagaientzat eta produktuentzat.

    Deskribapena

    Laborategi honen ekipamendu nagusia hau da:

    • Ganbera klimatikoak: tenperatura eta hezetasuna, talka termikoa, zahartze ultramorea, fluorezentea (QUV), xenon-arkuko lanparaduna, laino gazia, hezetasuna, Kesternich, eta abar.
    • Saiakuntza fisikoetarako ekipamendua: biskosimetroak, distira-neurgailua, kolorimetroa, piknometroa, goniometroa, lodiera-neurgailuak, partikula-tamainaren neurgailuak, bahegailuak, inpaktu-neurgailuak…
    • Trakzio-makinak, SSRT teknikarako.
    • Tentsio-korrosio saiakuntzetarako eraztun dinamometrikoak.
    • Autoklabeak, presio eta tenperatura altuko saiakuntzetarako.
    • Saiakuntza mekanikoen bankua: saiakuntza-makina unibertsala eta egitura-dinamometroa, inpaktu-neurgailua, urradura-neurgailua…
    • Teknika analitikoetarako ekipamendua (FTIR, FTIR – ATR, Mikro-ATR; GC, HPLC-MS, DSC, U-IS, TGA…).

    Hauek dira laborategi honen zerbitzu nagusiak:

    • Korrosioaren eta zahartze azeleratuaren aurkako babesa ebaluatzea (erresistentzia, tenperatura, hezetasuna, erradiazio ultramorea…).
    • Estalduren propietateak karakterizatzea eta segimendua egitea, zahartze-motaren eta -denboraren arabera.
    • Hutsegiteen analisia
    • Materialak aukeratzea, eskakizunen arabera.
    • EN, ISO, UNE, DIN, NF, BS eta ASTM araudiak, besteak beste, betetzen direla egiaztatzea.
    • Ikuskapen teknikoak egitea.
    • Aholkularitza teknikoa ematea.

    Nori zuzendua

    • Energia berriztagarriak.
    • Petrolioaren eta gasaren industria.
    • Eraikuntza-industria.
    • Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak.
    • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak.

    Ziurtagiriak eta akreditazioak

    -	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
    ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
    -	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
    Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
    -	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
    Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
    AIRBUS authorized Laboratory for Surface Treatment
    Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
    NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
    Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
    NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
    Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
    miniatura del catálogo de materiales de construcción de TECNALIA

    Eraikuntzako materialetarako zerbitzu teknologikoen katalogoa (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa
    Catálogo de ensayos a materiales y componentes metálicos

    4.0 industriarako material eta osagai metalikoen saiakuntzen katalogoa (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa