Azpiegitura

    Mintzen teknologiako eta prozesuen intentsifikazioko laborategia

    Laboratorio de tecnología de membranas e intensificación de procesos

    Hidrogenoa ekoizteko eta gasak eta industrian garrantzitsuak diren beste konposatu batzuk bereizteko mintz aurreratuak garatzeko eta karakterizatzeko laborategia.

    Konposatu horiek CO2-a harrapatzeko erabil daitezke errekuntza aurreko eta osteko prozesuetan, gas naturala arazteko, O2/N2-a bereizteko, hidrokarburoak bereizteko eta, zenbait produktutan, ura bereizteko.

    Deskribapena

    Laborategi hau zenbait motatako mintzen prestakuntzan eta karakterizazioan espezializatua dago, eta ekipamendu hauek ditu:

    • Mintz lau polimerikoak eta matrize mistokoak fabrikatzeko sistema.
    • Spinningeko ekipamendua, geruza bateko edo biko zuntz barne-huts polimerikoak eta matrize mistokoak prestatzeko eta zuntz barne-huts inorganikoak prestatzeko.
    • Dip-coating automatizatuko ekipamendua, karbonozko mintz tubular eutsiak prestatzeko.
    • Electroless platingeko eta PVDko ekipamenduak, paladiozko oinarria duten geruza meheko mintzak prestatzeko.

    Era berean, tenperatura baxuko (RT-150 °C) eta altuko (100-500 °C) permeazio-ekipamenduak ditugu mintzen bereizte-propietateak zehazteko, nola gas puruentzat, hala zenbait presiotan (100 barreraino) dauden gasen nahasteentzat.

    Azpiegiturak karakterizazio-teknikak ere baliatzen ditu, mikroegiturazkoak nahiz kromatografikoak.

    Laborategi honek zenbait motatako materialekin egindako mintzak prestatzen eta karakterizatzen laguntzen du, hala nola material hauekin egindakoak:

    • Mintz polimerikoak (zuntz barne-hutsak).
    • Mintz inorganikoak (adibidez, paladiozko eta paladioa oinarri duten aleazioez egindako mintzak, paladiozko “pore fill” mintzak).
    • Karbonozko mintzak (Carbon Molecular Sieve Membranes).
    • Mintz polimeriko partikula inorganikodunak (Mixed Matrix Membranes hollow fibres).

    Nori zuzendua

    Gasak bereizten eta ekoizten diharduten enpresa guztiak.