Azpiegitura

Polimeroen eta konpositeen fabrikazio aditiboko laborategia

Laboratorio Fabricación Aditiva de polímeros y composites

Prestazio handiko plastikoen eta konpositeen fabrikazio aditiboko teknologien garapena babesten duen laborategia. Teknologia horiek FDM (Fused Deposition Modeling) modelaketan oinarritzen dira: zuzeneko estrusioa eta likido bidezko moldaketa-prozesuen hibridazioa.

Deskribapena

Laborategiak zuntz jarraituarekin material polimerikoak eta harizpi indartuak garatzeko eta fabrikazio-prozesuak eta inpregnazioko edo trinkotzeko post-tratamenduak egiteko ekipamenduak ditu.

Diseinu-kontzeptu berriak garatzeaz ere arduratzen da, moldeak eta erreminteria, bukaerako piezak, konpositezko aurreformak, egiturazko erretikulak, 3Dko organosheetak edo errefortzu lokalizatuak lortzeko, aurreko edo osteko prozesu osagarrietan integratzeko.

Hauek dira laborategiko ekipamendu nagusiak:

  • Materialak garatzeko unitatea: estrusio-makinak, materialak birformulatzeko eta harizpiaren estrusiorako.
  • Injektorea eta gehigarriak barreiatzeko ekipamenduak (errota-kalandra, dispermarta, ultrasoinu-bainuak eta -puntak).
  • Haria estaltzeko burua.
  • Fabrikazio aditiboko unitatea: ZORTRAX M200, DYNAMICAL TOOLS DT600 eta EOS inprimagailuak – SLS, 6D ekipamendua.
  • TFP (Tailored Fiber Placement) ekipamendua eta stitchingeko burua, TFP bidez aurreformak fabrikatzeko.

Nori zuzendua

  • Material konposatu termoegonkor eta termoplastikozko produktu eta osagaien fabrikatzaileak.
Catálogo de aeronaútica

Aeronautikako katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
fab-aditiva-tecnalia-mini

Fabrikazio aditiboaren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa