Azpiegitura

PTO (power take-off) elektrikoko laborategia

Laboratorio PTO (Power take-off) eléctrico

Laborategi honek emuladore bat du itsas energiaren kaptadore baten edo turbina eoliko baten portaera mekanikoa erreproduzitzeko. Ingurune kontrolatu batean, laborategi-ingurunean, lan egiteko aukera ematen du; hala, murriztu egiten dira itsas zabalean energia berriztagarriak ustiatzeko sistemak garatzeko behar den denbora eta garapen horien arriskuak.

Deskribapena

Turbina eolikoak eta itsas energiaren bihurgailuak sare elektrikora konektatzeko HIL (hardware in the loop) proba-banku bat da. Han, baliabidearen profila emulatzen da, eta higidura birakari bihurtzen; alde elektrikoa (eta potentzia-bihurgailua), berriz, benetakoa da.

Azpiegitura horrek hau egiteko aukera ematen du:

  • Eredu matematikoak eta kontzeptu-ereduak ikuspegi elektrikotik baliozkotu.
  • Olatuen energiaren bihurgailuen eta turbina eolikoen bihurgailuen kontrol-sistemak garatu eta doitu: kontrolagailuak doitu, efizientzia optimoa kontrolatu, batez besteko potentzia eta potentziaren gailurrak kontrolatu.
  • Itsasoaren egoera desberdinak: hutsegiteak eragiten dituzten itsasoaren/haizearen laneko egoeren errepikagarritasuna, sistema arazteko.
  • Sareko konexioaren kontrola: Energia elektrikoaren sare bateko osagaien arteko interakzioa, sare-baldintza desberdinetan (sare indartsua, sare ahula, irla-operazioa…); osagaiek funtzionamendu-egoera ez-normaletan duten portaeraren azterketa; portaera trantsitorioak; bihurgailuaren kontrol-sistemaren portaera sare-baldintza ez-idealetan.
  • Kontrol-softwarearen/-hardwarearen amaierako saiakuntzak.
  • Osagai elektrikoen saiakuntzak.

Nori zuzendua

  • Energia berriztagarrien kontrola ikertzen duten taldeak.
  • Landako saiakuntzak egin aurretik energia erauzteko beren sistema ingurune kontrolatu batean baliozkotu nahi duten garatzaile teknologikoak.

PTO (power take-off) elektrikoko laborategiaren katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa