Azpiegitura

Saiakuntza termikoetako laborategia

Laboratorio de ensayos térmicos

Saiakuntza bidez nahiz simulazio bidez eraikuntzako materialen, produktuen eta sistemen propietate termikoak (eroankortasuna, erresistentzia termikoa, kondentsazio-arriskua…) ebaluatzen dituen laborategia.

Deskribapena

Gure laborategiak fabrikatzaileei laguntza ematen die, nola diseinuaren fasean, hala produktuen prestazio termikoak hobetzeko prozesuan, haiekin parte hartuz eraikuntzan energia aurrezteko eskakizunik zorrotzenak betetzeko aukera ematen duten balioak lortzen.

Laborategiak ekipamendu hau du:

  • Saiakuntza-bankuak, transmitantzia eta eroankortasun termikoa zehazteko:
    • CDA: isolatzaileentzako plaka beroko neurgailua.
    • Ganbera klimatikoak.
  • Elementu finitu bidezko simulazio-softwarea.
  • Ganbera termografikoa eta ekipamendu monitorizatuak.
  • Blower-doora, infiltrazioak neurtzeko.

Hauek dira eman daitezkeen zerbitzuak:

  • Eraikuntzako materialen eta elementuen isolamendu-propietateen eta erresistentzia termikoaren ebaluazioa.
  • Isolatzaileen karakterizazio termikoa.
  • Saiakuntza edo simulazio bidez propietate termikoak zehaztea.
  • Tokian bertan zubi termikoak eta eraikuntzako infiltrazioak zehaztea.

Hauek dira saiakuntzak eta arauak:

  • Simulazioa:
    • Markoen, leihoen eta ateen U ebaluazioa: EN ISO 10077-1 eta EN ISO 10077-2.
    • Errezel-hormen U ebaluazioa: EN 1394.
    • Inertzia termikoen ebaluazioa: EN ISO 13786.
    • Kondentsazio-arriskuaren ebaluazioa: EN ISO 13788.
  • Saiakuntzak:
    • Eroankortasun termikoaren (λ) zehaztapena: EN 12664 eta EN 12667 (CDA).
  • Ikuskapenak/Tokian bertan:
    • Estankotasunaren ebaluazioa: Infiltrazioak, EN 13829.
    • Ebaluazio termografikoak.

Nori zuzendua

  • Materialen, eraikuntzako elementuen eta eraikuntza-sistemen fabrikatzaileak: material isolatzaileak, arotzeria, fatxadako elementuak, sandwich panelak.
  • Enpresa etxegileak.
  • Kalitate-kontroleko enpresak.
Ikusi gehiago

Akreditazioak eta aintzatespenak

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Catálogo de servicios tecnológicos e I+D para fachadas y cerramientos

Fatxada eta itxituretarako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa